Lanpostuaren Analisia eta Diseinua: Gida Osoa

Clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,42 KB

1. Lanpostuaren analisia

Lanpostua langilearen eta erakundearen egitura eta emaitzen arteko lotura da. Lanpostu bateko ezaugarriak, eskakizunak, trebetasunak eta erantzukizunak identifikatzean eta modu egituratu eta ordenatuan adierazteko prozesua da. Honek bi emaitza nagusi ditu: lanpostuaren deskribapena eta lanpostua egin ahal izateko beharrezkoak diren zehaztapenak.

2. Lanpostuaren analisiaren helburua

Erakundeak giza baliabideen kudeaketa egokia egin ahal izateko, informazio fidagarria, kantitate eta kalitate egokian izatea da.

3. Lanpostuaren analisiak eragindako eremuak

Lanpostuaren analisiak hainbat eremutan eragina du:

  • Lanpostuaren egitura
  • Erakundearen egitura
  • Kontrol maila eta aginte-irismena
  • Errendimendu-irizpideak
  • Langileen erredundantzia eta aholkuak

4. Lanpostuaren analisiarekiko harremanak

Erakundearen helburuetan, teknologian, giza baliabideen plangintzan, rekrutamenduan, errendimenduaren ebaluazioan, ordainsarian, karrera profesionalaren kudeaketan eta osasun eta higiene kudeaketan eragiten du.

5. Lanpostuaren analisian kontuan hartu beharrekoak

5.1. Lanpostuaren diseinuak duen eragina

Herzbergen teoria eta itxaropen-teoriak lanpostuen diseinuaren garrantziari buruz hitz egiten dute. Lanpostuaren definizio egokiak langileengan motibazioa eragin eta errendimendua zein produktibitatea handitu ditzake. Mugimendu monotonoak eta langileak aspertu eta kaltetzen dituztenak baztertu eta ekidin behar dira.

5.2. Lanpostuaren diseinuko funtsezko ezaugarriak

Honako hauek dira funtsezko ezaugarriak:

  • Trebetasun aniztasuna
  • Lanpostuaren esangura eta identitatea
  • Autonomia
  • Lanpostuaren atzeraelikadura
  • Elementu kognitiboak eta fisikoak

5.3. Lanpostuaren diseinuan izan beharrekoak

Betebeharrak, helburuak, banakako ezaugarriak eta erakundearen sistema teknologikoak.

6. Datuak biltzeko metodoak eta prozedurak

Datuak biltzeko ohiko metodoak hauek dira: behaketa, elkarrizketak, hitzaldiak, galdetegiak eta egunkariak.

7. Lanpostuaren analisi funtzionala

Lanpostuak datuekin, pertsonekin eta gauzekin duten harremanaren arabera aztertzen ditu, kontuan hartuta langileek erabiltzen dituzten baliabide mentalak, pertsonartekoak eta fisikoak.

Entradas relacionadas: