Latindar Literatura: Historiografia, Prosa eta Poesia

Clasificado en Latín

Escrito el en con un tamaño de 3,24 KB

1. Latindar historiografia

Historiografiaren lehen aztarnak Libri Pontificum izenekoak dira (K.a. V-IV. mendeak). Liburu ofizial horietan pontifizeek garaiko gertakizun garrantzitsuenak jasotzen zituzten. K.a. III. mendean lehen historialariak agertu ziren, Erromaren historia grekoz idazten zutenak, atzerrian zabaltzeko asmoz.

K.a. I. mendetik aurrera, joera berriak sortu ziren:

  • Julio Zesar: Politika eta militarra. Galiaren konkistak eta gerra zibilak jorratu zituen.
  • Salustio Krispo: Politikagintzatik urrunduta, bizi izandako gertakizunak idatzi zituen.
  • Tito Livio: Ab urbe condita lanean, Erromaren historia kontatu zuen ikuspegi filosofiko-estoizistarekin.
  • Kornelio Tazito: Hizlaria eta abokatua, jatorrizko iturriak aztertu zituen bere lanetarako.

2. Prosa klasikoa: Zizeron

Literatura-genero honek ahozkotasunari lotutako esparruak hartzen ditu: diskurtsoa, disertazioa, hitzaldia eta sermoia. Errepublikaren amaierako eztabaida politikoek hizlarien kopurua eta diskurtsoaren teknikak bultzatu zituzten.

Zizeron garaiko gertakizun politikoen lekuko nagusia izan zen. Bere oratoria-lanak bi ataletan banatzen dira:

  • Diskurtsoak: Judizialak (adibidez, Pro Archia) eta politikoak.
  • Erretorika-lanak: Gaitasun naturala eta teknika landua uztartzen dituzte.

3. Antzerkia: Plauto eta Terentzio

K.a. III. mendean, Greziatik ekarritako lanak egokitu ziren:

  • Fabula cothurnata: Greziar tragedia.
  • Fabula palliata: Greziar komedia.
  • Fabula praetexta: Erromatar tragedia.
  • Fabula togata: Erromatar komedia.

Komediak arrakasta handiagoa izan zuen hizkera ulergarriagoa zelako. Pertsonaia tipikoak (esklaboa, agure zekena, soldadu harroputza) ohikoak ziren.

Autore nagusiak

  • Plauto: Miles gloriosus eta Asinaria lanen egilea. Hizkera aberatsa eta adierazkorra erabiltzen zuen.
  • Terentzio: Andria eta Hecyra lanen egilea. Pertsonaien sentimenduak sakonago aztertzen zituen.

4. Poesia epikoa: Virgilio eta Lukano

Lehen poema epikoek helburu didaktikoa zuten. Virgiliok, Augustoren babespean, erromatarren epopeia idatzi zuen, abenturak, maitasuna eta gerra uztartuz. Bestalde, Lukanok mitologia baztertu eta gizakiari eman zion protagonismoa, ekintzen erantzukizun osoa pertsonaiarena dela aldarrikatuz.

5. Poesia lirikoa: Katulo, Horazio eta Ovidio

K.a. I. mendean, poetae novi (neoteroi) taldeak epikaren seriotasuna baztertu eta bide berriak ireki zituzten:

  • Valerio Katulo: Poema labur eta sentimenduz beteak idatzi zituen, bizitzaz gozatzea helburu.
  • P. Ovidio Naso: Amores eta Ars amatoria lanen egilea, ironiaz betetako poema didaktikoak landu zituen.
  • K. Horazio Flako: Epodoak eta Odak lanetan eguneroko bizimodua eta sentimenduak jorratu zituen.

Entradas relacionadas: