Latindar Poesia: Katulo, Virgilio, Horazio eta Elegia

Clasificado en Latín

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,82 KB

Valerio Katulo: Bizitza eta Obra

Valerio Katulo olerkariaren bizitza eta obra oso lotuak daude; bere bizitza bere olerkietan islatzen da. Grinaz eta pasioz beteriko olerkiak idatzi zituen, indar handiz maite edo gorrotatzen baitzuen. Veronan jaio zen, eta bere aita Zesarren laguna zen. Erroman ikasi eta bizitza osoa han eman zuen.

Katuloren Olerki Motak

Bere obra 116 olerkik osatzen dute, hiru motatan banatuta:

  • Mitologikoak: Greziar eragina dute. Zenbait olerkari alexandriarren lana imitatu zuen, adibidez, Tetis eta Peleoren ezkontza.
  • Amodiozkoak: Poema gehienak dira eta, ziur aski, kalitate handienekoak. Lesbiari eskainitakoak dira, eta bertan amodioaren gorabehera guztiak ezagutzen ditugu: zoriontasuna, tirabirak eta agurrak.
  • Lagun eta arerioei eskainitakoak: Samurtasunez eta umorez lagunei, eta gorrotoz besteei. Hoberenak amodiozkoak dira.

Virgilio eta Bukolikak

Virgilioren Bukolikak 10 poemaz osatuta daude, denak artzain-giroari lotuak. 4. bukolika da ezagunena; urrezko aroaren itzulerari buruz hitz egiten du, injustiziarik gabeko aroa, ume baten jaiotzari esker. Kristau erudituek bukolika edo egloga honi interpretazio mesianiko bat eman zioten.

Horazio: Epodoak eta Odak

Horazio Venusian jaio zen (K.a. 65). Heziketa ona jaso zuen Atenasen eta Erromara itzultzean kargu administratibo bat lortu zuen, Mezenasen taldean sartuz.

Horazioren Epodoak

17 poema dira, gai ezberdinekin:

  • Lehenengo epodoa Mezenasekin zuen adiskidetasunari eskainitako abestia da.
  • Bigarrena Beatus Ille famatua da (baserriko bizitzaren goraipamena).
  • 5.ena azti baten aurkako poema da.
  • 8. eta 12.ak bi atso "berdeen" aurkakoak dira.
  • 7.ean bere herrikideei dei egiten die gerra zibilei amaiera emateko.
  • 11.a oda triunfal bat da, Akzioko borroka gogoratuz.

Horazioren Odak

Lirika latinarraren gailurrean daude, 4 liburutan banatuta eta gai ezberdinekin: eguneroko bizitzari loturiko gaiak, sentimendu pertsonalak, gai filosofikoak eta bere abertzaletasunaren manifestazioak. Gai filosofikoak dira onenak; hauetan denboraren igarotzea eta heriotzaren errukigabetasuna lantzen ditu. Oso ezaguna da poetak egiten digun gonbitea: Carpe Diem.

Elegia: Amodioa eta Heriotza

Grezian, elegia distiko elegiakoetan idatzitako edozein poema zen, edukiari begiratu gabe. Augustoren garaian, amodioaren gaia duten elegiak sortuko dira, gaur egun elegia bezala kontsideratzen direnak; hau da, heriotzaren aurrean sentitzen den pena edo mina gai nagusitzat dutenak. Egile nagusiak Tibulo, Propertzio eta Ovidio dira.

Entradas relacionadas: