Lau Euskal Idazle Klasiko: Aitzol, Lizardi, Lauxeta eta Orixe

Clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en con un tamaño de 3,17 KB

Aitzol (1896-1936)

Jose Ariztimuño, "Aitzol": Apaiz tolosarra zen; gerrak bere asmoak zapuztu zituen eta faxistek fusilatu zuten.

Obra nagusiak

Euskaltzaleek elkartea sortu eta buru izendatu zuten. Yakintza aldizkaria sortu zuen. Olerkari asko Aitzolen hatsari esker bihurtu ziren idazle. Sinbolismo lirikotik epikara igaro zen, herritarrek hobeto ulertzeko; izan ere, bere ustez, herriari hitz egin behar zaio.

Xabier Lizardi (1896-1933)

Zarautzen jaio zen eta Tolosako enpresa batean egin zuen lan. Gaixotasun batek goiz eraman zuen.

Obra nagusiak

  • 1930-1932 arteko olerkiak biltzen dituen Bihotz-begietan liburua argitaratu zuen.
  • Umezurtz-olerkiak (1934): Hil ondoren argitaratua.
  • Urte berean, prosazko lanen bilduma den Itz lauz argitaratu zen.

Ezaugarri nagusiak

Lizardiren olerkigintza hain pertsonala da eta bere estetikan hain hezurmamitua, zaila dela inoren eraginik aurkitzea. Hizkera poetiko berria sortzeko, hizkuntzak dituen aukerak baliatzen ditu. Hizkuntzaren erabileran duen malgutasuna aipagarria da: hiperbatona, zangalatraua eta paralelismoa erabiltzen ditu, besteak beste. Hizkuntzaz baliatuz lortzen duen musikaltasuna nabarmentzen da, sustraiak erromantizismoan dituelarik.

Lauxeta (1905-1937)

Esteban Urkiaga, "Lauxeta", Bizkaian jaio zen. Literaturako klaseek joera modernista eta sinbolistekin harremanetan jarri zuten. Euskalgintzan ahalegin handiak egin zituen. Gernikako bonbardaketaren ondoren, Gasteizen fusilatu zuten.

Obra nagusiak

Ez zen arlo poetikora mugatu; kazetaritza, saiakera eta antzerkia ere landu zituen, politikan buru-belarri aritzeaz gain. Hala ere, olerkigintza izan zen bere arlorik emankorrena. Bi olerki-liburu nagusi idatzi zituen: Bide barrijak eta Arrats beran.

Ezaugarri nagusiak

Bizkaieraz eta garbizaleen eraginez idatzi izanak zail egiten ditu haren olerkiak, gaiak ez baitira beti lehen irakurraldian ulertzeko modukoak. Lauxetaren olerkigintza, haren pentsamendua bezala, idealista eta sinbolista da. Euskara hizkuntza landu gabetzat zuen esan nahi lukeena adierazteko. Hain gazterik hila, ez zuen euskarazko herri-literaturaren bitxi asko ezagutzeko betarik izan. Krausisten eragina nabaria da bere bigarren olerki-liburuan, non alderdi herrikoia agertzen den.

Orixe (1888-1961)

Nikolas Ormaetxea, "Orixe", Gipuzkoan jaio zen. Humanitateak eta klasikoak ikasi zituen, eta horrek eragin handia izan zuen bere olerkigintzarako iritzietan. 1923an jesuita izateari utzi zion eta, 1931ra arte, Bilbon aritu zen lanean; Euskaltzaindian buru-belarri ibili zen. Gerratean atzerrira alde egin behar izan zuen eta 1954an Añorgan hil zen.

Obra eta ezaugarriak

Orixe arlo askotako langilea izan zen. Bere obra nagusien artean Euskaldunak eta Barne-muinetan daude. Euskararen ezagutza sakona zuen; euskara oparo eta ederraren erakusleiho da Orixeren obra. Ez dago erromantizismoaren eraginetik libre; idazle idealista-esentzialista dugu Orixe.

Entradas relacionadas: