Leasinga, Rentinga, Factoringa, Confirminga eta Finantza-zerbitzuak

Clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,55 KB

Leasinga

Leasinga enpresa finantzatzeko sistema bat da, aktibo finkoko elementu bat eskuratzeko egiten dena, errentamendu-kuota baten truke, eta amaieran ondasuna erosteko aukera ematen du. Prozesu horretan, hiru eragile ekonomikok hartzen dute parte: enpresa bezeroak (ondasun jakin bat behar duenak), ondasunaren ekoizleak edo jabeak, eta leasing-enpresak. Leasing-enpresa finantza-erakunde bat da, ondasunaren erosketa finantzatzen du, eta enpresa bezeroari ematen dio alokairu baten truke. Oro har, leasing-eragiketak eta ondasun-elementuaren bizitza ekonomikoak iraupen bera dute. Leasing-kuoten zenbatekoan hauek guztiak sartzen dira: ondasunaren amortizazioa, kapital produktiboaren interesak...

Rentinga

Ondasun higigarriak eta higiezinak epe ertainera eta epe luzera alokatzeko modu bat da. Renting-kontratuan, epe jakin batean hileko errenta finko bat ordaintzeko konpromisoa hartzen du errentariak, eta renting-enpresak zenbait zerbitzu eman behar dizkio: ondasuna erabiltzen utzi kontratuaren epean, ondasunaren mantentze-lanak egin eta arrisku orotarako aseguru bat ordaindu. Zergei dagokienez, metodo horren bidezko alokairuaren errentaren %100 sar daiteke gastu kengarri gisa. Horrez gain, errentamendu-epeak ez du gutxieneko iraupenik. Kontratua amaitzean, renting-enpresak bi aukera eskainiko dizkio enpresari: ekipoak ordezkatzekoa, edo kontratua berritzekoa.

Factoringa

Enpre sen beste finantzakota mota bat da, bezeroen gaineko kreditu eskubide guztiak (fakturak, letrak) faktore izeneko enpresa bali saltzean datana. Faktoreek berehalako likidezia eskaintzen dute, eta ordaindu gabekoen eta zordun berankorren arazoak kentzen dizkiote enpresari, deskontuan ez bezala, enpresak ez baitu bezeroek ordaindu gabe utzitakoaren gaineko erantzukizunik.

Confirminga

Kreditu-erakundeek enpresei hornitzalle nazionalei egin beharreko ordainketak kudeatzeko eskaintzen dieten finantza-zerbitzua da. Zerbitzu horren barruan, fakturak mugaeguna baino lehen kobratzeko aukera ere ematen dio hartzekodunari. Haren funtzionamendua: enpresak ordaindu beharreko fakturak ematen dizkio kreditu erakundebati; hark ordainduko ditu fakturak mugaegunean dirua enpresaren kontutik ateraz, eta komisio bat kobratuko du horregatik. Horrez gain, bankuak jakinarazpen bat pidaliko dio hornitzaileari, noiz kobratuko duen esanez.

Klusterrak

Ekonomia-sektore jakin batean interesa duten enpresen, erakundeen eta unibertsitateen kontzentrazio geografikoak dira. Negozio bereko enpresa-taldeak dira, antzeko erronka estrategikoak dituztenak. Oso ohikoak dira klusterrak zenbait sektoreetan (automobilgintzan, farmazia- sektorean...)

Kartelak

Ekoizpen- sektore bereko enpresa-elkarteak dira. Merkatuaren gaineko kontrola dute, eta, ados jartzen dira prezioetan eta salmenta- estrategietan.

Trustak

Enpresa-multzoak dira, denen artean ekoizpen-prozesuko fase guztiak hartzen dituztenak, kostuak murrizteko eta merkatuan nagusi izateko. Adibidez, Repsol petrolio-enpresa, prozesuaren fase guztien gaineko kontrola duelako.

Holdinga

Enpresek antolatzeko beste modu bat da. Enpresa nagusi batek beste batzuetako akzioak eta partaidetzak erosten ditu eta enpresa horiek kontrolatzen ditu. Zuzendaritza estamentu bakarra dute.

HELDUTASUNA

- Salmenten portaera: Salmenten hazkunde-abiadura egonkortzen hasten da, eta salmentek egonkor jarraitzen dute, denboraldi batean.

- Irabazien portaera: Mozkinak egonkor samarrak dira, baina beherantz doaz den-bora pasa ahala. Publizitatearen bidez kontsumitzaile berriak lortu nahi

Entradas relacionadas: