Lehen karlistaldia

Clasificado en Otras lenguas extranjeras

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,23 KB

XIX. MENDEA - KONTESTU HISTORIKOA: Napoleonen gerrateak mende hasieran eta erdialdean bi gerrate karlista. Lehen karlistaldia (33-39): foruak gainbehera. Bigarren karlistaldia (72-76): Hegoaldeko foruen abolizioa. Foruak: ohituren bilduma eta bizimoduaren araubide Hego EHn; legeak ziren. Foruak kentzean EHa galtzaile, protesta giroa, abertzaletasun-mugimenduaren hasiera
Ipar EHn Domingo Garat EHa bateratzearen alde, porrot. Iparraldea letargian . Literatura XIX. Mendea Bizkaiera oso bizi, etxeko nahiz kanpoko euskaltzale asko
JOAN ANTONIO MOGEL (1745-1804)
Eibartarra, errioxar jatorrikoa. Apaiz lanetan Markina-Xemeinen.
Obrak: -Erlijioa: Konfesio eta komunioko sakramentuen gañean erakasteak (1800), Konfesino ona (03), Kristinauaren jakinbidea (05) -Filosofia: Pascalen gogamenak (99, Azkuek argitaratuak Euskaltzale aldizkarian, gogoeta filosofikoak) -Hizkuntzalaritza: gaztelaniaz, hizkuntzalarientzat -Literatura: Alegiak (1980, idazle klasikoen alegiak); Peru Abarka (1802, euskaraz): 81ean argitaratua, Bizkaieraz. Euskal eleberrien aitzindaria, baina obrak ez du tramarik ez adierazkortasun narratiborik. -Kanpo egitura: sarrera gaztelaniaz, sei elkarrizketa (mamia), zazpigarren elkarrizketa (bi apaizen elkarrizketa, mamiarekin loturarik gabe). -Muina: Maisu Juan kaletar ezjakina eta Peru Abarka baseriko eskolan hezitako gizona. Pertsonaiek adierazitako bi munduen arteko jokoan gakoa (pertsonaien nortasuna, izaera, ohiturak, hizketa-maila, euskarari buruzko oharrak, baserri bizimoduaren idealizazioa). Obra bi pertsonaien elkarrizketaren bidez garatzen da. -Kritika: kultura maila nahiko altuko hartzailea, euskal nekazal mundu jatorraren islada. Elkarrizketak obra arindu eta estilistika obraren oinarri. Obra originala: aurrekaririk ez, obraren oinarrietan eta orekan airoso. -Eragina: Rosseau-ren eragina (Emilio edo Heziketaz). Bizkaitar idazleetan arrastoa utzi, euskal erromantizismoari lotuta Peru Abarka.
PEDRO ANTONIO AÑIBARRO (1748-1830)
Areatzan jaio, apaiz frantziskotarra. Euskaraz eta gaztelaniaz: euskal gramatika, apologia eta debozio-obrak. -Lora sorta espirituala (1803) -Geroko gero (Axularren Geroren egokitzapena bizkaieraz). Prosa argia, laua eta ulerterraza.


EBARISTO BUSTINZA (Kirikiño) (1866-1929)
Mañariarra, bizkaieraz. Matematikako irakasle, euskaltzale eta idazle. Guadalajaran irakasle zebilela Azkuek deitu euskararen alde egin zezan eta Kirikiño Bilbora. -Obra: Abarrak (1918), Bigarrengo Abarrak (1930): gertakari errealak, euskal mutil baztea XIX. Mendean Espainian barrena lan bila gertatutakoak, ipuinak. -Kritika: oso ezaguna, hizkuntza erraz eta hurbilari esker. Herri-bizkaieraren eredu, prosa idazle paregabea, umore oneko ateraldiak.
BIZENTA MOGEL (1782-1854)
Azkoitian jaio, euskal literaturako lehen emakumea, Mogeldarra. -Ipuin onak (1804); alegia-bilduma, Esopo alegia-idazle Grekoaren kontakizunak itzuli eta egokituak. Hizkuntza erraz eta atsegina.
JEAN HIRIART-URRUTI:
Hazparne (Lapurdi), apaiza. Baionako katedralean lanean. Lapurteraz idatzi, baxenafarreraz aberastuz lapurtera. 1886 Le Réveil Basque astekaria sortu Agusti Xahok, euskaraz eta frantsesez (errepublizale, antiklerikala). Le Réveili erantzuna emateko Eskualdunak sortu eta Hiriart-Urruti zuzendari eta sustatzaile. Le Réveil desagertu eta Eskualdunakek aurrera. Eskualdunak aldizkari beatoa, nazismoaren eta frankismoaren aldekoa garai batean. Hasiera ia dena euskeraz, beranduago euskera hutsean. 1944an Herriak-ek hartu zuen haren txanda, gaur egunerarte. -Kritika: Prentsan ere euskara dotore, heldu eta ulerterraza erabiltzeko gaitasuna erakutsi zuen. Iritiziak eman (iritzi artikuluak nagusi), berriak zabaldu, gogoetak egin..., euskararen eta erlijio katolikoaren alde gogor. Idazkera: garbizalekeriaren aurka egiten du, idazkera freskoa, aditz-joko aberatsak, kaleko hizkeratik hurbil. Euskal idazle famatu askoren sinadurak Eskualdunan (Aranatz, Iriart…)

Entradas relacionadas: