Lehen Mundu Gerra: Arrazoiak, Gertaerak eta Ondorioak

Clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,09 KB

Lehen Mundu Gerra historian izandako gatazka handienetako bat izan da. Bertan, munduko toki ezberdinak inplikatu ziren aliantza ezberdinen bidez, beren interesak defendatuz. Gerra Handi honek ondorio ainitz ekarri zituen: hil kopuru nabarmena, gerra egiteko modu berri bat eta, azkenik, mundu mailako hurrengo gatazka, Bigarren Mundu Gerra.

Sakoneko arrazoiak

Politika inperialista eta nazionalistak

Germaniar inperialismo berriak lehiara gehitu zuen tentsioa: Alemaniak lurralde zabalagoak eskatzen zituen Afrikan, eta Txina zein Hego Amerikan barneratzen saiatu zen. Ingalaterrak eta Frantziak alemaniar nahiak oztopatu zituzten. 1905ean, Gilen II.a enperadoreak Marokoren independentziaren alde egin zuen Frantziaren asmoei aurre egiteko, eta horrek Marokoko krisia eragin zuen.

Otomandar Inperioaren ahultzearen ondorioz, Balkanak eskuratzeko Errusiaren eta Austro-Hungariaren arteko lehia piztu zen. Serbiaren nazionalismoak eta talde etnikoen askatasun egarriak (txekiarrak, eslaviarrak...) inperioaren egonkortasuna kolokan jarri zuten.

  • Otomandar Inperioa banatzeko egitasmoa Frantzia eta Ingalaterraren artean.
  • Alsazia eta Lorena: Frantziak 1870etik berreskuratu nahi zituen lurraldeak.
  • Pangermanismoa eta nazionalismoak: Alemaniarrak eta italiarrak estatu batean biltzeko nahia, eta Errusiar Inperioko herrien askatasun nahia.

Militarismoa eta ekonomia

Militarra: Metrailadoreak, arma automatikoak, gurdi blindatuak, gas toxikoak eta hegazkinak bezalako asmakizun berrien agerpena. Europar potentzien berrarmatze orokorrak gastu militarrak hirukoiztu zituen.

Ekonomia: Lehengaien eta merkatuen beharrak (industria-iraultzak bultzatuta) hedaketa inperialista eta potentzien arteko topaketak eragin zituen. Anglo-alemaniar itsas lehiak nazioarteko merkataritza-ibilbideak zituen jomugan.

Arrazoi zuzena: Sarajevoko hilketa

Gerra lehertu zuen gertaera Frantzisko Fernando artxidukearen hilketa izan zen. Austro-Hungariar Inperioak Serbia jo zuen erruduntzat eta gerra deklaratu zion. Aliantzen sistema berehala jarri zen martxan, inperio zentralak eta aliatuak deituriko bi bandoak osatuz.

II. Gerraren faseak eta gertakari nagusiak

Aliantzak

  • Entente Hirukoitza: Erresuma Batua, Frantzia, Errusia (1917ra arte), Italia (1915etik) eta AEB (1917tik).
  • Aliantza Hirukoitza: Austro-Hungaria, Alemania, Italia (1915era arte) eta Otomandar Inperioa (1914tik).

Fronteak eta faseak

Lau fronte nagusi egon ziren: Mendebaldekoa, Ekialdekoa, Italiakoa eta Balkanetakoa.

  • 1914: Mugimendu-gerra.
  • 1915-1917: Lubaki-gerra (posizio-gerra). Verdun eta Sommeko gudu odoltsuak.
  • 1917: Aldaketen urtea (AEB gerran sartu, Errusia atera).
  • 1918: Erasoak, inperioen porrota eta Rethondes-ko Armistizia (1918-11-11).

III. Gudu esperientzia: Bizia frontean eta atzealdean

Gerra osoa edo erabateko gerra izan zen, gizartearen arlo guztiak ukitu zituena. 70 milioi soldadu mobilizatu ziren, baldintza traumatikoetan biziz. Atzealdean, ekonomia gerra-hornidurara bideratu zen, zentsura eta propaganda nagusituz.

IV. Ondorioak

  • Bake itunak: Versaillesko Ituna (1919) eta beste hainbat itun. Nazioen Elkartea sortu zen.
  • Giza galerak: 15-22 milioi hildako.
  • Gizarte aldaketak: Emakumeen emantzipazioa eta boto eskubidea.
  • Ondorio politikoak: Inperioen desagerpena eta muturreko nazionalismoen gorakada.

Ipar Euskal Herria eta intsumisioa

Ipar Euskal Herrian intsumisioa oso handia izan zen (5.000-10.000 intsumiso inguru). Arrazoi nagusiak: Hego Euskal Herrirako ihesa, identitate arazoak eta hizkuntza-hesiak. Frantziako administrazioak muga pasatzea debekatu zuen 1915ean, baina ihes-sareek funtzionatzen jarraitu zuten.

Entradas relacionadas: