Lehen sektorea: Nekazaritza eta Arrantza

Clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,57 KB

Lehen sektorea

Definizioa: Naturatik baliabideak lortzeko ekonomia-jarduerak.

Jarduerak

  • Munduko biztanleriaren %38,5ek lehen sektorean lan egiten du.
  • Munduko ekoizpen osoaren %4 lehen sektoreak ekoizten du.

Nekazaritzaren faktoreak

Faktore fisikoak

  • Klimaren eragina: Landareen garapena tenperaturaren, lurraren hezetasunaren eta hartzen duten eguzki-erradiazioaren mende dago.
  • Erliebearen eragina: Nekazariek nahiago dute ordokietan eta haranen hondoetan jardutea.
  • Zoruaren eta landarediaren eragina: Zoruak landareek behar dituzten elikagaiak ematen ditu.

Giza faktoreak

  • Biztanleriaren hazkundea: Ondorioz, berezko landaredia urritu edo basogabetu egin da.
  • Teknologiaren aurreratzea: Nekazariek nekazaritza-lanabes oso oinarrizkoak erabiltzen dituzte. Teknologiari esker, aldatu egin dira berezko kontrako baldintzak.
  • Ekonomia eta gizarte-antolaketa:
    • Nekazaritza-ekonomia: Laboreak aukeratzean islatzen da.
    • Jabetza: Pribatua izan daiteke, edo kolektiboa enpresa-sozietate bat bada.
    • Ustiatzeko erregimena: Zuzeneko ustiapena eta zeharkako ustiapena.

Nekazaritzako paisaien ezaugarriak

  • Lursailak: Txikiak, ertainak, handiak / Erregularrak, irregularrak / Irekiak, itxiak.
  • Landako jendeztatzea: Sakabanatuta, bildua, tartekatua.
  • Laborantza-sistemak: Monolaborantza, polilaborantza / Lehorrak, ureztatuak / Lurra etengabe landu, errotazioz / Intentsiboa, estentsiboa / Iraupen-nekazaritza, merkataritzakoa.

Nekazaritza tradizionala vs. Nekazaritza bilakatua

  • Iraupenekoa vs. Merkataritzakoa
  • Teknologia atzeratua vs. Teknologia aurreratua
  • Lan eta eskulan behar handia vs. Lan eta eskulan behar txikia
  • Ekoizpen urria eta etxerako vs. Ekoizpen ugaria

Arrantza

Motak

  • Artisau-arrantza, arrantza industriala.
  • Baxurako arrantza, alturako arrantza eta altuera handiko arrantza.

Arazoak

  • Gehiegi arrantzatzen bada, agortu egiten dira itsas baliabideak.
  • Itsasoa kutsatu egiten da.
  • Gero eta zailagoa da beste herrialde batzuen uretara heltzea.

Entradas relacionadas: