Lehen Sorospenetako Oinarrizko Gida
Clasificado en Deporte y Educación Física
Escrito el en
con un tamaño de 2,54 KB
Lehen Sorospenetako Laburdura Nagusiak
- BAS edo BAL (PAS): Babestu, abisatu eta sorostu/lagundu.
- ABC: Lehen mailako balorazioa: arnasbidea, bentilazioa eta zirkulazioa.
- BKM (MFM): Bekoki-kokots maniobra.
- IES (VOS): Ikusi, entzun eta sentitu.
- ASJ edo ASP (PLS): Alboko segurtasun-jarrera/posizioa.
- BBG (PCR): Bihotz-biriketako gelditzea.
- GAAB (OVACE): Gorputz arrotzek arnasbideetan eragindako buxadura.
- BBB (RCP): Birika-bihotz bizkortzea.
- OBE (SVB): Oinarrizko bizi-euskarria.
- KDA (DEA): Kanpoko desfibriladore automatikoa.
- KDSA (DESA): Kanpoko desfibriladore semiautomatikoa.
Kanpoko Odoljarioen Aurreko Pausoak
- BAS protokoloa aplikatu.
- ABC balorazioa egin.
- Biktima shockaren aurkako jarreran kokatu (anti-shock).
- Odoletan dagoen gorputz-atalean presioa egin.
- Gorputz-atala altxatu.
Erredura Termikoen Aurreko Pausoak
- Kaltetua bero-iturritik urrundu eta soroslearen babesa zaindu behar da.
- Erreta dagoen atala hoztu egin behar da:
- Ura isuri behar da erreduraren gainean, baina presiorik egin gabe.
- Erretako atala urpean sartu, edo ur hotzez bustitako gasekin erredura bildu.
- Lehen eta bigarren mailako balorazioa egin behar da. Arnasbidea egoera onean dagoela ziurtatu behar da. Arazo hori zantzu hauen seinale izan daiteke:
- Sudurreko ile kiskaliak.
- Aho inguruko eta aho barneko erredurak.
- Ahoa kedarrez beteta.
- Ahots-aldaketak.
- Eztula...
Mota honetako kaltetuek ahalik eta kontzentrazio altueneko oxigenoa behar dute gehienetan.
- Erre den gorputz-eremuko arropa kendu behar da, baina azal erreari itsatsita dagoena kendu gabe.
- Metalezko objektuak kendu behar zaizkio, beroa gorde dezaketelako. Modu berean jokatu behar da gorputz-atalen bat estutzen ari den edozerrekin ere.
- Mantaren bat erabili behar da zaurituak berorik ez galtzeko.
- Ez da pomadarik edo ukendurik erabiliko. Babak ez dira zulatu behar, azal hori babes-funtzioa betetzen ari baita; gaza hezeak erabiliz babestu ditzakegu, gaza esterilak eta sueroa badaukagu.
- Oin edo eskuetan erredurarik badago, behatz edo hatz erreak banandu behar dira, bestela azala itsatsi egin baitakioke.