Lente konbergenteak

Clasificado en Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,5 KB

Ikusmenaren akatsak:

Miopia:

Begi miopeak ondo fokatzen ditu objektu hurbilak , ez, ordea, urrun daudenak. Hots urruneko puntua distantzia finitura dauka. Ondorioz, Begi miopeak ezin ditu puntu hori baino urrunago dauden puntuak garbi ikusi.

Arazo hori sistema optiko konbergenteegia delako eta begi globoa luzeegia delako gertatzen da; horregatik, begia lasaitutik dagoenean, irudiak ez dira erretinan eratzen aurreko puntuan baizik.

Miopia zuzentzeko lente dibergenteak erabiltzen dira. Lente horietan errefraktatzean izpiak ardatz nagusitik urruntzen dira eta horri esker kristalinoak erretinan fokatu ahal du.

Hipermetropia:

Begi hipermetropearen hurbileko puntua normala dena baino urrunago dago. Kasu honetan, kristalinoa ez da behar den bezain konbergentea, edo begi-globoa laburregia da; horregatik, irudia erretinaren atzean eratzen da eta ikuspegi lausoa sortzen da.

Hipermetropia lente konbergenteak erabiliz zuzentzen da. Lente hauetan errefraktatzean, izpiak hurbildu egiten dira ardatz nagusira eta irudia erretinan eratzen da.

Presbizia:

Ikusmen edo bista nekatua deritzo eta hurbileko puntuaren urrunketan datza. Normalean adinean gora egitean, kristalinoaren malgutasunaren  galeraren kausaz, begiak  egokitzapena lortzeko gaitasuna galtzen du. Ondorioz, hurbil dauden objektuak ezin dira garbi ikusi. Akats hau zuzentzeko, lente konbergenteak erabiltzen dira.

Astigmatismoa:

Akats hau agertzen da kristalinoa edo kornea erabat esferikoak ez direnean. Horrelakoetan, objektu puntualek ez dute irudi bakarra sortzen: irudiak lerro laburrak bihurtzen dira. Horregatik begi astigmatiko batek ezin ditu garbi bereizi zuzen paraleloak, txirrindu baten gurpilen erradioak… eta abar. Norabide perpendikularretan kurbadura-erradio desberdinak dituzten lenteak erabiliz zuzen daiteke.

Entradas relacionadas: