Libro historia,

Clasificado en Matemáticas

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,76 KB

Historia Ekonomikoa. Munduko ekonomia historiaren epe luzeko ikuspegia

Duela gutxira Arte, ekonomiaz hitz egitean, mundua laua zen. Gizarte ezberdinen artean Bazeuden aldeak, baina oso txikiak ziren etorriko zirenekin konparatuta. Dena Aldatzen hasi egin zen 1750-1800 urteen inguruan Hazkunde ekonomiko modernoaren agerpenarekin. Hazkunde ekonomiko Moderno delako hori, honela definituko genuke, produktu per kapitaren edo Langile  bakoitzeko ekoizpenaren hazkunde Sostengatua, sarritan, populazioaren hazkundearekin lotuta eta merkatuaren eraginkortasunaren Handitzea baimentzen duten egiturazko erreformen ondorio gisa.

Munduko hainbat Tokitan aurrerapen zientifiko eta kulturalak egon ziren, baina bizi baldintzak Soilik hasi ziren aldatzen nabarmenki eta era iraunkor eta sostengarri batean XVIII.Mendetik aurrera. Britainia handian, hazkunde ekonomiko modernoa lehenago Hasi zen beste herrialde batzuekin konparatuz. Japonian aldiz, 1870. Urtean eta Txinan berriz, XX. Mendeko azken hamarkadan.

1750.Urtera arte, Munduko biztanle guztiak, berdin zion non zeuden edo zein sistema politiko edo Ekonomiko zuten, erregimen zahar biologikoak bizitzen eta hiltzen ziren. Bizitzeko behar zirenak, (jakia, jantzia, sabaia…) Eguzkitik lurrera urtero Zetorren energia kantitatearen mende zegoen. Industriak ere, nekazaritzako eta Basogintzako produktuen mende zeuden. Erregimen zahar biologikoak beraz , mugak Jartzen zizkion, giza populazioaren tamainari ez ezik, ekonomiaren Produktibitateari baita ere. Hori guztia, lehen esan bezala, 1750etik 1850.Urtera bitartean aldatu egingo zen, industri iraultza hasi zen denboraldi Berean, jendeak gero eta ikatz gehiago erabiltzen baitzuen beroa ekoizteko eta Bero hori erabiltzeko lurrun makinaren bidez. Ikatza erabiltzea izugarrizko Garrantzia izan zuen, hori izan baitzen gizartea erregimen zahar biologikotik Atera zuena, hark gizarteari jartzen zizkion mugez askatu zuena, eta bide eman Ziena produkzio ahalmenei eta giza hazkundeari. Horrela hasi zen beraz, Dibergentzia Handia, non hazkunde Ekonomiko izugarri horrekin batera, herrialdeen arteko ezberdintasunak ere Sortzen hasi ziren.

Entradas relacionadas: