Lipolisia, Gluzemia eta Proteinen Sintesia: Oinarri Biokimikoak
Clasificado en Biología
Escrito el en
con un tamaño de 2,67 KB
Lipolisia
Lipolisia: Triglizeridoak (TG) glizerol eta hiru gantz-azido (GA) molekuletan banatzen dira (uretan disolbaezinak direnak).
- Lipasa entzimak TG-en degradazioa katalizatzen du.
- Glizerola bide glukolitikoan sartzen da.
- Gantz-azidoak mitokondrioan sartzen dira.
Noiz metatzen dira gorputz zetonikoak?
Lipolisi-tasak gantz-azidoen erabilera-tasa gainditzen duenean gertatzen da: gosean, dietan edo diabetesean.
- Glukosa erregai-iturri moduan erabilgarria ez dagoenean, gantz-azidoen odol-kontzentrazioa gehitzen da.
- Gibelean gantz-azidoen oxidazioa oso altua denean, azetil-CoA asko sortzen da, eta Krebs zikloaren gaitasuna gainditzen da. Honek gorputz zetonikoen sintesia eragiten du.
Gluzemia mantentzeko mekanismoak
- Glukogenesia: Gibelean eta muskuluan, glukogenoaren resintesia glukosatik (anabolismoa).
- Glukogenolisia: Glukogenoaren degradazioa glukosa lortzeko (katabolismoa).
- Glukoneogenesia: Glukosaren osaketa gibelean (anabolismoa). Aitzindari metabolikoak: laktatoa, pirubatoa, glizerola eta aminoazidoak.
Glukogenolisia gibelean eta muskuluan
- Gibelek odolera glukosa jariatu dezake, baina muskulu eskeletikoak ez!
- Muskulu eskeletikoaren glukogenoak glukosa oxidatzeko balio du, muskulu-jarduerarako ATP sortzeko.
Proteinen sintesia
Giza gorputzak ezin ditu 20 aminoazidoetatik 10 sintetizatu proteinak eratzeko. Aminoazido esentzialak dira, eta dietaren bitartez lortzen ditugu. Aminoazido ez-esentzialak sintetiza daitezke:
- Amino taldea lotu daiteke transaminazioaren bitartez.
- Aminazio-prozesuaren bitartez.
Zitoplasmaren barruan, aminoazidoak peptido-kateetan lotuta daude. Hau guztia nukleoan hasten den prozesu batek erregulatzen du.
Proteinen sintesia: RNA
- DNA-k RNA-ren bitartez zelularen aktibitateak zuzentzen ditu.
- RNA nukleotido-katez osatuta dago.
DNA-rekiko ezberdintasunak
- Polinukleotido-kate bakarra, azukre erribosa eta urazilo basea ditu.
- Genea: DNA segmentu txiki bat da, eta gorputzak proteina espezifiko baten produkziorako patroi gisa interpretatzen du.
- Zelula bakoitzaren DNA-zati bat baino ez da erabiltzen proteinak kodetzeko.
- Aktibatuta dauden geneek ezin dute nukleoa utzi. Horregatik, informazioa mezulari bati pasatzen zaio, nukleotik zitoplasmara instrukzioak eramaten dituena.
Bi prozesu nagusi: Transkripzioa eta itzulpena.