Literatura hizkuntza

Clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,5 KB

EUSKAL ELEBERRIEN SORRERA.Ohitura-eleberria esaten zaio XIX.mendearen bukaera-bukaeran hasi eta 1936ko Espainiako Gerra Zibileraino hedatzen den aldekoari.-Erro erromantikoa duen eleberria da.Ohituren ikuspegi sentibera du;ondorioz,galtzeko edo aldatzeko arriskuandiren ohiturak aipatzeagustatzen zaio.-Baserri eta itsaso inguruko jendeen bizimoduaz ari da,bizimodu hori idealizazio nabariz hornituz.-Ohitura-eleberriak deskriptiboak gertatzen dira, trama edo korapilo ahulekoak.Kontalaria beti orojakilea izan ohi da.TXOMIN AGIRRE(1864-1920).Txomin Agirre Ondarroan jaio zen.Apaiz egin zen.Euskaltzaindiko kide izan zen.Hiru obrak: -Auñemendiko Lorea(1898( -Kresala(1906) -Garoa(1912). Auñemendiko Lorea eleberri historiko-erromantikoa da.Kresala eta Garoa ohiturazko eleberriak dira.Kresala: Arrantzaren munduan girotuta dago.Arranondoko (Ondarroako)ohitura eta bizimoduaz ari da.Tartean amodio-kontuak daude:Mañaxi eta Anjel maitemindurik dabiltzalarik,Jose Antonio indianoa (Ameriketan,aldi batez,lanean izan eta aberasturik itzulitakoa) agertzen da,amodio-banaketetan hirugarren bihurtu.

Obra bizkaieraz idatzita dago. -Esaldi luzeak gustatzen zaizkio.Erretorika kutsua ezartzen dio horrek testuari. -Hiztegia oso landua erabiltzen du.-izenondo ugari tartekatzen ditu.-Konparaketaz nahiz paradoxes baliatzen da.Garoa:Baserri-giroaren isla da.Obra gipuzkeraz idatzita dago.-Hizkuntzari neurria hartzen asmatu du.-Baliabide literarioak maisuki darabiltza.-Elkarrizketak eredugarri.-Didaktismoa.-Hizkuntza zaindua.LEXIKOA SORTZEKO BIDEAK.Hizkuntza batek etengabe eraberritu behar izaten du bere ondare lexikala,aldian aldiko gizarteari erantzuteko. Guretzat guztiz arrunt eta ohiko diren tresna eta kontzeptu asko existitu ere ez ziren egiten:telebista,futbola...Hizperri(hitz berri) edo neologismoak behar ditugu.Sei dira lexikoa eraberritzeko erabiltzen diren baliabideak:1-mailegutza.2-hitz-elkarketa.3-eratorpena.-zabalkuntza semantikoa.-berrezarpen lexikala.-berrikuntza fonologikoa.

Entradas relacionadas: