Litosfera, Hidrosfera eta Atmosferaren Dinamika

Clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,27 KB

1. Atmosferaren eta Hidrosferaren Dinamika

Zona ekuatorialean ura poloetan baino beroagoa dagoenez, aire korronteak eta itsaslasterrak sortzen dira. Horri esker, zona ekuatorialetako eta latitude altuetako tenperatura-aldea txikitzen da.

Zirkulazio atmosferikoa

Atmosferan sortutako aire-lasterrek aire beroa ekuatoretik poloetarantz eramaten dute, haizea izeneko agentea sortuz. Atmosferan sortutako konbekzio-korronteek aire-masak sortzen dituzte, eta haiek elkar ukitzen duten zonetan klima bereziak sortzen dira, klima-zonak eratuz. Zazpi klima-zona desberdin daude, ekuatorearen bi aldeetan simetrikoki banatuta:

  • Zona epeletan, klima euritsua.
  • Zona intertropikaletan, oso euritsua.
  • Zona tropikal eta polarretan, oso euri gutxi.

2. Edafizazioa eta Lurzoruaren Sorkuntza

Lur emankorra, edo lurzorua, frakzio mineral (lurra, harea) eta organiko (deskonposizio egoeran dagoen materia organikoa) baten nahastea da.

Edafizazioa

Edafizazioa sedimentu edo detritu batetik lurzoru heldua sortzeko prozesua da. Oso prozesu motela da: dozenaka edo ehunka urte behar ditu.

Prozesua

  1. Agenteek meteorizazio fisikoa eta kimikoa eragiten dute, harriak aldaraziz.
  2. Lurzoru jaioberriak harria estaltzen du. Lurzorua bi horizontetan banatzen da.
  3. Lurzoruan zenbait landare garatzen dira (hala nola likenak), lurra atxikitzeko eta materia organikoa emateko.
  4. Azkenik, landare eta animalia garatuagoek ekosistema hori okupatzen dute, horizonteak zehatzago nabarmenduz.

3. Plaka Tektonikoak

Litosfera zatitzen duten plakak dira. 14 plaka daude: 7 nagusi eta bigarren mailako beste 7.

Plaka Mota Nagusiak

  • Dibergenteak: Bi plaka bata bestearekiko banatzen direnean, lurrazal berria sortuz.
  • Konbergenteak: Bi plaka elkartzen direnean. Bata bestearen azpitik sartzen da, lurrikarak sortuz.
    • Kontinentala-Kontinentala: Himalaya.
    • Ozeanikoa-Ozeanikoa: Zaharrena sartzen da. Hawaii.
    • Kontinentala-Ozeanikoa: Andeak.
  • Kontserbadoreak (edo Transformatzaileak): Bi plaken mugimendu erlatiboa ezkerrerantz edo eskuinerantz denean (elkar igurtziz).

Entradas relacionadas: