Lupa lente konbergente

Clasificado en Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,93 KB

SARRERA.Optika geometrikoaren Bitartez azter daitekeen tresna optikoa da lupa. Denok dakigu luparen Egiteko nagusiena objektu txikiak handiago ikustea dela. Beraz optika Geometrikoaren bidez aztertuko dugu nola burutzen duen egiteko hori.SISTEMA OPTIKOA.Lupa lente konbergente Bakar batez osatutako tresna optikoa da. Lente konbergenteek Osatutako irudiak objektuaren posizioaren arabera aldatzen dira. Horrela urruti dauden objektuen irudiak errealak, txikiagoak eta Alderantzizkoak dira, baina fokua baino gertuago dauden objektuena Berriz, birtuala, zuzena eta handiagoa da.Horregatik, luparen Egiteko nagusiena gertuko objektuak handiago ikusaraztea denez, objektua fokua eta luparen artean kokatu beharko da. Lupak objektura gehiago gerturatzea ahalbidetzen du eta gerturatze Horretan objektua fokua baino gertuago jartzean, irudia birtuala da Eta objektua baino urrutiago eta handiago eratzen da.



Giza begiak adinarekin Aldatzen doan puntu hurbila du, hau da, objektuak argi eta garbi Ikusteko gutxienez zenbateko distantziara egon behar duten. Puntu Hori baino gertuago jarriz gero ez dugu garbi ikusiko, horregatik Objektuak oso txikiak direnean begira gerturatuta irudi handiago Ikustea lortzen dugu. Baina horrek muga du, begiaren puntu Hurbila alegia, hori baino gertuago Jarrita ez dugu objektua ondo ikustea lortzen eta urrutiago jarrita Txikiegia da ondo ikusteko. Lupari esker lupa bera objektura gertura Genezake irudia begiaren puntu hurbilean kokatzen den arte, Distantzia horretaraino begia ondo egokitu daiteke eta.A1B1 Objektua fokua baino gertuago dago eta irudia A2B2 Handiagoa da eta urrutiago dago, begia lentetik gertu jartzen badugu Eta irudiraino puntu hurbilaren distantzia baldin badago irudi hori Argi eta garbi kusiko du begiak eta objektua baino handiagoa denez Baita berezitu ere zer objektu den.Kalkulu hori lente meheen Ekuazio erabiliz eskura genezake, bai distantzia fokalarena eta baita Handipenarena ere:1/f2=1/s2-1/s1 eta handipena A=y2/y1=s2/s1 non s2>s1

Entradas relacionadas: