Lur amortizatuak
Clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 1,66 KB
FAXISMOAREN GIZARTE OINARRIAK
(...)Langile klaseko sektore zabal batek ere bat egin zuen faxistekin. Faxismoa sendotzeko beste funtsezko euskarri bat enpresari eta lur-jabe handien babesa izan zen. Hasieran, talde horiek erakunde faxistak finantzatu zituzten, sozialistei eta komunistei aurre egiteko indarrak zirelako. Armadak eta poliziak erakunde faxistek beren etsaiak beldurtzeko eta boterea lortzeko erabiltzen zuten indarkeria onartu zuten eta, zenbaitetan, ekintza horietan parte hartu zuten.
GERRAREN ONDORIO EKONOMIKOAK
1-Gatazkak finantza kostu izugarriak sortu zituen eta gastu militarrei aurre egiteko zor publikoaren erruz jaulki zen, zirkulazioan zegoen diru papera ugaritu zen eta beste lurraldeei kredituak eskatu zizkien. Diru gehiago sortu zenez, diruak balioa galdu zuen eta prezioan gorakada gertatu zen. Estatuak zorpetu ziren: barne zorraz gain, kanpo zorra ere bazuten, AEBrekin batez ere. / 2-Aliatuek galtzaileei kalte ordainak eskatu zizkieten eta gerra ordainen batzordeak Alemaniak 33.000miloi dolar ordaindu behar zuela erabaki zuen, urtero kuota bat 42 urtetan.