Faxismoaren ezaugarriak eta Italia Gerra Handiaren ostean

HistoriaActualizado el 2,44 KB

Resumen

Dokumentuak faxismoaren printzipio nagusiak azaltzen ditu: nazionalismo erradikala, antiparlamentarismoa, arrazoiarekiko mesfidantza eta erabateko lidergoa. Gero, Italia Gerra Handiaren ostean izandako krisi moral, ekonomiko eta sozialaren testuingurua aztertzen du, eta eskuadren eta Mussoliniren papera azaltzen du.

Puntos clave

  • Faxismo hitza Mussolinik sortutako talde politikotik dator.
  • Faxismoak parlamentuaren eta liberalismoaren aurka egiten zuen, eta sistema demokratikoak herriaren ahultasuna eragiten zituela uste zuen.
  • Faxismoak arrazoia baino sentimenduak eta fanatismoa sustatzen zituen.
  • Faxismoak erabateko lidergoa defendatzen zuen, aginte guztiak buruzagi bakar baten esku jartzeko.
  • Italia Gerra Handitik iruzurtuta irten zen, lurralde zabaltzeko itxaropenak ez baitziren bete.
  • Krisi ekonomikoak eta langabeziak grebak, okupazioak eta altxamenduak eragin zituzten.
  • Ugazabek, klase ertainek eta gobernuak eskuadrak erabili zituzten langile-mugimendua geldiarazteko.

Ponte a prueba

Demokraziaren ondamena, faxismoa

Faxismoaren ezaugarri nagusiak

Definizioa: Faxismo hitza Mussolinik sorturiko talde politikotik dator. Izen hori, azkenean, Mussoliniren mugimenduaren antzeko erregimen eta mugimendu guztiak izendatzeko erabili zen.

Printzipio nagusienak

  1. Nazionalismo erradikala: Sarritan, herri garaituen edo etsien nazionalismoa izaten da. Ustezko eskubideren bat ez lortzearen eraginezkoa, Italiaren kasuan. Gerra Handiaren amaieran, eurek nahi zutena ez lortzearen ondoriozko etsipenean euskarritu zen faxismoa.
  2. Antiparlamentarismoa: Faxismoa parlamentuaren eta liberalismoaren kontrakoa da. Faxismoaren ustez, sistema demokratikoek herritarren arteko zatiketa eragiten zuten, eta, beraz, herriaren ahultasuna zekarten.
  3. Arrazoiarekiko mesfidantza: Faxismoa ez zen arrazoiaz eta adimenaz fidatzen, eta horien ordez, sentimenduei eta fanatismoari egiten die dei.
  4. Erabateko lidergoa: Faxismoak erabateko lidergoa defendatzen zuen. Nazioaren etorkizuna aginte guztiak bilduko dituen buruzagi edo gidari baten esku jarri behar zen.

Italia Gerra Handiaren ostean

Krisi moralaren arrazoia

Italia iruzurtuta irten zen Gerra Handitik. Lurraldea zabaltzeko itxaropenak ezin izan ziren bete, gerran sartzean hori agindu zioten arren.

Egoera ekonomikoa

Ekonomiaren eta gizartearen krisi larria zela eta, jendea sistema demokratikoa kritikatzen hasi zen. Gobernuak ez ziren herriaren arazoak konpontzeko gai izan. Egoera ekonomikoa txarra zen, eta soldatek produktuak eskuratzeko ahalmena galtzearen eta langabeziak gora egitearen ondorioz, langileak eta sindikatuak protestaka hasi ziren.

Ondorioa

Grebak, hiri-altxamenduak, fabriken okupazioak, lurren okupazioak eta landa-inguruko altxamenduak egon ziren. Langileen eta polizien arteko liskarretan ehunka pertsona hil ziren.

Faxismoaren buruzagi nagusia

Benito Mussolini.

"Eskoadrak" arrakasta izatearen arrazoia

Oso aktiboak ziren ezkerreko gizarte-mugimenduekin izandako liskarretan, eta ezkerreko grebalariei, manifestariei eta egoitza sindikalei nahiz politikoei gogor egiten zieten eraso.

Alderdi Nazional Faxista finantzatu zutenak

Ugazabek, klase ertainak eta gobernuak ikusi zuten eskuadrak tresna egokiak zirela langile-mugimendua geldiarazteko eta ordena publikoa berrezartzeko.

Descargar

PDF Word HTML

Preguntas frecuentes

Zer da faxismoa?

Faxismo hitza Mussolinik sortutako talde politikotik dator, eta gerora antzeko erregimen eta mugimendu guztiak izendatzeko erabili zen. Dokumentuaren arabera, nazionalismo erradikala, antiparlamentarismoa, arrazoiarekiko mesfidantza eta erabateko lidergoa ditu ezaugarri nagusi.

Zergatik sortu zen faxismoa Italian?

Gerra Handiaren ostean Italia iruzurtuta zegoen, lurralde zabaltzeko itxaropenak ez baitziren bete. Krisi ekonomiko eta sozial larriak, langabeziak eta protestak egoera are larriagotu zuten.

Nor izan zen faxismoaren buruzagi nagusia?

Benito Mussolini izan zen faxismoaren buruzagi nagusia.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Nongo hitza da "faxismo"?
2. Zein da faxismoaren ezaugarri bat dokumentuaren arabera?
3. Zergatik zuen faxismoak parlamentuaren aurka egiten?
4. Zein egoera eragin zuen Italian faxismoaren arrakasta?
5. Zein izan zen eskuadren egitekoa?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.