Lurraren dinamika

Clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,18 KB

T1. Lurraren egitura eta dinamika: 1.Lurra, eta zer osagai dituen: geosfera, biosfera, atmosfera eta hidrosfera. | 2.Lurraren barne egituraren eredu geokimikoa: -Lurrazala:lurrazal kontinentala eta lurrazal ozeanikoa. -Mantua: goi-mantua eta behe-mantua. -Nukleoa: kanpo-nukleoa eta barne nukleoa. | 3.Eredu geodinamikoa: -Litosfera: goi-mantuko zatirik kanpoaldekoena lurrazalari hertsiki lotuta dago, eta litosfera izeneko egitura zurrun bat osatzen dute elkarrekin. Bi litosfera duade: ozeanikoa eta kontinentala. Plaka litosferiko izeneko bloke handitan zatituta dago, eta bieratako higidurak izan ditzakete: horizontalak, plaken tektonika edo bertikalak, doikuntza isostatiko. -


| 4.Lurraren barneko eragilea: Lurraren barne-dinamikoak, kontuan hartu behar dira grabitate-indarra eta bero eran dagoen barne-energia. Bero horren zati handiena Lurraren hasierako etapatik dator; hau da, Lurra urtuta zegoen garaitik. Beste zati bati isotopo ezegonkorren desintegrazio erradiaktibotik dator. Lurra pixkanaka hozten ari den gorputz bat dela esan dezakegu. -Beroaren garraioa geosferan:-Subsidentzia: litosferaren gaineko pisua areagotzeak litosfera hondoratzea eragin dezake; fenomeno horri subsidentzia esaten zaio.


-Wegener kontinenteen jitoaren hipotesia: Alfred Wegener meteorologoak egin zuzen 1912an kontinenteek izan zitzaketen higidura horizontalei buruzko formulaziorik osoena eta garrantzitsuena. Wegenerren kontinenteen jitoaren hipotesiak paleontologian, petrologian, paleoklimatologian, geodesian eta geografian aurkitutako hainbat fenomeno lotu zituen, azalpen bateratzaile baten bidez. -Wegener:


-Ozeano hondoen hedapenaren hipotesia: Harry Hess geofisikariak ozeano hondoen hedapenaren hipotesia azaldu zuen. Ozeano hondoen hedapena dortsaletan gertatzen da; izan ere, jarduera bolkanikoak eta hondoa pixkanaka dortsaletik aldentzeak lurrazal ozeaniko berria sortzen du.| 7.Plaken tektonika: -Plaken tektonikaren teoria: Hessek proposatutako ozeano hondoen hedapenetik abiatuta, prozesu geologikoen teoria osoa bat garatu zen; plaken tektonikaren teoria, hain zuzen. Plakak bi eratakoak izan daitezke: ozeanikoak, litosfera ozeanikoz soilik osatuta badaude, edo mistoak, litosfera kontinentalez nahiz litosfera ozeanikoz osatuta badaude. -Plaken higidura erlatiboak: plakek elkar ukitzen duten tokiei ertz esaten zaie. Ertzak plaken higidura erlatiboen eta haien arteko interakzioen araberakoak dira.-Ozeano Bareko suzko eraztuna:


| 3.Plaka barneko fenomenoak, Gune beroak: -Jatorri bolkanikoko uharteen formazioa -Riften formazioa |

Ertz mota

Haietan izaten diren gertaerak

Sortzen diren egitura geologikoak

Konbergentea

-Kontinenteek talka egiten dute

-Litosfera ozeanikoa suntsitzen da

-Orogenia fenomenoak 

-Subdukzio eremuak

Dibergentea

Litosfera ozeanikoa sortzen da

Dortsal ozeanikoen eraketa

Ebakidurakoa

Ertz kontserbadoreak edo pasiboak

Faila eraldatzaileak

4.Barne eta kanpo dinamikaren arteko interakzioa, Harrien zikloa: +Erliebearen sorrera: barne dinamikak, mantuko konbekzio korronteen bidez, materialak garraiatzen ditu sakoneko eremuetatik Lurraren gainazalera. +Modelatua: kanpo agente geologikoek, hala nola haizeak, urak, izotzak eta izaki bizidunen jarduerak, eragin handia dute gainazalean. Materialez betetzen dituzte beheko guneak, arro sedimentario deritzenak. +Plaken suntsiketa: ozeano fosetan subdukzioa gertatzen da, eta horrela, plakak sakoneraino hondoratzen dira, grabitatearen eraginez. Plaken tektonikak erliebe berriak eratuko ditu beste leku batzuetan. 


-Harrien zikloa: harriak hiru multzo handitan sailka daitezke: sedimentarioak, metamorfikoak eta magmatikoak. Harrien zikloa, barne eta kanpo dinamikaren eragin konbinatua gertatzea da. Materialak eraldatu eta harri mota desberdinak bihurtzen dira, zenbait prozesu fisiko eta kimikoren bitartez. Harri mota desberdinak, berriz, zatitu eta material finagoak bihurtuko dira, eta besteak beste, haizeak eta urak, eta arro sedimentarioetan pilatuko dira. 

Entradas relacionadas: