Makina-elementuak: Akoplamenduak eta Enbrageak

Clasificado en Tecnología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,59 KB

Makina-elementuak: Laguntzaileak eta Erreferentziakoak

Makinak egiteko elementuak hainbat kategoria nagusitan banatzen dira:

  • Laguntzaileak: akoplamendu iraunkorrak eta enbrageak.
  • Energia aldatzeko tresnak: metagailuak eta barreiagailuak.
  • Erreferentziako elementuak: kojineteak eta gidariak.

Laguntzaileak eta Txabetak

Laguntzaileak: makinek arazoak izaten dituzte mugimenduari eta esfortzuei jarraitasuna emateko; arazo hauek transformazioak sortu behar diren puntuetan ematen dira. Txabeta erabiltzea da konponbiderik arruntena. Txabetak prisma txikiak dira; prisma hauek ardatzaren gainazalean luzetara egindako zirrikitu egokian sartzen dira eta engranajearen kuboan luzetara egindako arteka batean ahokatzen dira.

Akoplamendu Iraunkorrak

Akoplamenduek bi ardatzen arteko mugimenduaren jarraitasuna bermatzen dute, eta hainbat mota ditugu:

Akoplamendu Zurrunak

Lotura zurruna bi ardatzen artean egiten da, gehienetan bi platerekin; plater horiek torlojuen bidez elkartzen dira. Ez dute loturiko bi elementuen arteko lekualdatzerik ahalbidetzen.

Parea Mugatzen Duten Akoplamenduak

Esfortzuaren transmisioa mantentzen dute, parearen balio jakinen bat gainditzen ez den bitartean. Oinarrizkoetan, elementu biak larako baten bidez lotzen dira. Sinpleak eta merkeak dira, baina desmontatu egin behar dira larakoa zizailatzen den bakoitzean.

Akoplamendu Elastikoak

Nolabaiteko biraketa ahalbidetzen dute loturiko bi ardatzen artean; disko elastiko bat tartekatzen da lotu behar diren ardatzen artean. Motorretatik mekanismoetarako hasierako talkak murrizten ditu.

Akoplamendu Mugikorrak

Nolabaiteko mugimendua edukitzea ahalbidetzen dute, eta hainbat modutan lor dezakegu:

  • Oldham akoplamendua: ardazkideak ez diren bi ardatzen artean mugimendua igortzeko aukera ematen du, erdian kokaturiko platerrari esker.
  • Cardan giltzadura: angeluan dauden bi ardatzen arteko mugimendua transmititzeko erabiltzen da; gurutze bat dauka erdian, bi urkilei lotuta, eta horietariko bakoitza ardatz batekin solidarioa da.

Enbrageak eta Kontrola

Enbrageak: loturiko ardatzen arteko mugimenduaren jarraitasuna eusteko edo eteteko aukera ematen duten akoplamenduak dira.

Enbrage gobernatua: mugimenduaren transmisioa mozteko eragingailu bat erabiliko dugu; horren bitartez erabakiko dugu transmisioa noiz etengo den.

Entradas relacionadas: