Makroekonomiaren Oinarriak: BPGd, Inflazioa eta KPI
Clasificado en Economía
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,69 KB
Makroekonomiaren oinarrizko kontzeptuak
Makroekonomia ekonomia osoaz eta haren funtzionamendu orokorraz arduratzen da; mikroekonomiak, berriz, osotasun horren atal batzuk soilik aztertzen ditu.
- Jarduera, langabezia eta okupazio tasak: Herrialdeko enplegu maila adierazten dute.
- Kontsumo Prezioen Indizea (KPI): Prezioen bilakera aztertzen du eta inflazioa neurtzen du.
- Barne Produktu Gordina (BPGd): Herrialde batean denboraldi batean ekoizten diren azken ondasun eta zerbitzuen balioa da, dirutan neurtua.
BPGd-aren ezaugarriak
- Moneta bat erabiltzen da neurtzeko.
- Aitortutako jarduerak soilik izaten ditu kontuan.
- Azken ondasunen balioak soilik adierazten ditu.
- Herrialde bateko mugen barruan ekoizten denaren balioa neurtzen du.
- Aldi batean ekoitzitakoa neurtzen du (normalean urtebetean).
Kontabilitate nazionala eta deflaktatzea
Deflaktatzea: Inflazioak magnitude edo balio batean duen eragina kentzea da.
Kontabilitate nazionala: Herrialde baten barnean aldi jakin batean egiten diren ekonomia jarduerei buruzko informazioa jaso eta jakinarazten duten adierazleen multzoa da.
Inflazioa: kontzeptua eta ondorioak
Inflazioa ekonomia bateko prezioek oro har eta modu jarraituan gora egitea da. Prezioek behera egiten dutenean, deflazioa edo inflazio negatiboa dela esaten da.
Inflazioaren ondorioak:
- Erosteko ahalmena galtzea.
- Ziurgabetasuna sortzea.
Nola sortzen da inflazioa?
Inflazioa eskaera eta eskaintza desorekatzeagatik, diru-eskaintza handitzeagatik edo lehengaiak eta kostuak garestitzeagatik sortzen da.
KPI harmonizatua eta azpiko inflazioa
KPI harmonizatua: Inflazioaren neurri bateratua ematea helburu duen estatistika-adierazlea da, nazioarteko alderaketak egiteko. Azpiko inflazioa (edo oinarrizko inflazioa) prezioek luzera izango duten bilakaera aurreikusteko erabiltzen da.
Adibide praktikoa: Ikasleen saskia
"Bigarren urtean ikasleen saskia, hau da, ikasleek gehien erosten dituzten ondasun eta zerbitzuen prezioak %14,97an igo dira. Hau da, ikasle-bizitza, arlo materialean, ia %15 garestitu da bigarren urtean."
BPGd-aren kalkulua
BPGd mp = Familia kontsumoa + Enpresa inbertsioa + Gastu publikoa + (Esportazioak - Inportazioak)
BPGd fk = Soldatak + Alokairuak + Interesak + Enpresa etekinak
BPGd mp = BPGd fk + Zeharkako zergak - Diru-laguntza ofizialak