Marx-en Alienazioaren Teoria eta Kapitalismoaren Kritika

Clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,63 KB

Alienazioa: Kontzeptua eta Marx-en Ikuspegia

A) Zentzu orokorra

Marx-en ustez, gizakia berez ez da ezer; bere izaera errealizatu behar du eta hau bere ingurunean egin behar du. Marx-en gizakiaren definizioa animal faber izango litzateke. Gizakiak burutu behar duen errealizazio-prozesu hau lanaren bidez egiten da. Gizakiaren izaera, azken finean, bere lanetan islatzen da. Horregatik, gizakia gizaki izateko, lan egin behar du. Hau izango litzateke alienazioaren alde positiboa, baina batzuetan zentzu ezezkorra hartzen du alienazioak kapitalismoan; lanaren helburua ez baita gizakiaren errealizazioa, produktu bat lortzea baizik.

B) Zentzu ezezkorra

  • Alienazio soziala: Marx-en ustez, kapitalismoak kapitalisten eta langileen arteko gatazka dakar, bien interesak desberdinak direlako.
  • Alienazio ideologikoa: Gizartearen ideologia, gizatalde dominantearena izango da. Honek bere ideologia inposatuko die besteei eta besteek onartu egingo dute.
  • Alienazio politikoa: Gizatalde dominanteak bere politika ezarriko du eta beste gizataldeek ideologia dominantea bezala onartuko dute.

C) Alienazio ekonomikoa

Kapitalismoa lanaren salmentan oinarritua dago. Horregatik, langileari ez zaio inoiz bere lanaren benetako balioa ordaintzen eta orduan plusbalioa sortzen da, kapitalistaren irabazia. Beraz, langilea ez da errealizatzen, ez da gizakia, proletarioa da.

Sistema kapitalistari kritika

Marx-en ustez, Industria Iraultzak kapitalismoa ekarriko du eta honek gizartea banatuko du, kapitalista eta langileen artean. Hauen interesak desberdinak direnez, gatazkak sortuko dira.

Ekonomia kapitalistaren kritika: Plusbalioa

Ekonomia kapitalista ekoizpen-bideen jabetzan eta merkatu librean oinarritzen da. Eskari-eskaintza harremanek ezartzen dituzte prezioak. Marx-ek merkantzien balioa aztertuko du, bi mota bereiziz:

  1. Erabilera-balioa: Merkantziek berez duten balioa beharra asetzeko.
  2. Truke-balioa: Merkantzia honek, eskari-eskaintza harremanen arabera merkatuan hartzen duen balioa.
Merkatu-eskemak
  • Kapitalismo aurreko merkatuaren eskema: Merkantzia -> Dirua -> Merkantzia (Genuen merkantzia saldu, dirua eskuratu eta beste merkantzia bat erosi).
  • Kapitalismoaren merkatuaren eskema: Dirua -> Merkantzia -> Dirua(+) (Dugun diruarekin zerbait erosi. Ondoren merkantzia saldu dugu diru truke. Diru horrekin lehen baino gehiago eskuratu dugu; beraz, irabazi hori da plusbalioa).

Entradas relacionadas: