Marxismoaren Oinarrizko Kontzeptuak: Gainbalioa eta Historia

Enviado por Aitortxu y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,12 KB

Gainbalioa

Gainbalioa: Ekonomia kapitalistan lorturiko azken dirua, plusa edo gehigarria da. Hori erdiesteko, kapitalistak makinak eta lehengaiak erosten ditu, baita lan-indarra ere. Baina nola lortzen du kapitalistak gainbalio hori? Lehengaien kostua konstantea izanik, gakoa proletarioaren lanean dago.

Kapitalistak lana salgaiaren prezioa baino merkeago erosten du, etekin handiagoak lortuz. Lana salgai bihurtzen da, eskaintza eta eskariaren legearen menpe. Produkzio-bitartekoak kapitalaren eskuetan daudenez, lan-eskaintza handia da eta kapitalistak proletarioaren lanari balioaren parte bat ebatsi diezaioke.

Gainegitura

Ideia, sinesmen, instituzio eta arau multzoa da, kontzientzia soziala determinatzen duena. Bi mota nagusi ditu:

  • Juridiko-politikoak: Gizartea arautzen duten instituzio eta arau multzoa.
  • Ideologikoak: Ideia, sinesmen eta ohiturak, kontzientzia soziala determinatzen dutenak.

Gizartea

Marxen iritziz, gizartea azpiegiturak determinatzen du; bizitza materialaren produkzio-moduak bizitza sozialaren prozesua baldintzatzen du: “Ez da gizasemearen kontzientzia bere izaera xedatzen duena, alderantzizkoa baizik, izaera soziala da bere kontzientzia determinatzen duena”.

Gizartean bi talde sozial nagusi aurkitzen ditugu, produkzio-katean duten posizioaren arabera:

  • Burgesak: Produkzio-bitartekoen jabeak.
  • Proletarioak: Langileak.

Herrialdea

Estatu baten pean dagoen lurraldea adierazteko erabiltzen den terminoa.

Historia

Marxentzat, Historia hainbat produkzio-moduren jarraipena da. Historia produkzio-prozesu erreala da. Gizartearen produkzio-indarrak eta produkzio-harremanak kontrajartzen direnean, iraultza sozialaren garaia hasten da.

Prozesu horren bidez, oinarri ekonomikoa aldatzen da eta, ondorioz, gainegitura ere bai. Osotasun sozialaren aldaketa horiek produkzio-modu berri baten agerpena ekartzen dute, Historiaren urrats aurrerakoi berri bat suposatuz.

Entradas relacionadas: