Masa eta inguruko elitea

Clasificado en Matemáticas

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,09 KB

Otsaileko iraultza eta tsarismoaren amaiera.

Iraultza Petrograden hasi zen eta hurrengo egunean greba orokorra izan zen hirian.
Iraultzaileek Petrogradeko sobieta berrantolatu zuten. Tsarrak laugarren Duma desegin zuenean, liberalak bere aurka jarri ziren eta ia bakarrik geratu zen. Martxoaren 2an Nikolas II.Ak abdikatu egin zuen eta hurrengo egunean gobernua eratu zen.
Martxotik urrira: behin-behineko gobernua.
M-U, bi botere paralelo egon ziren: Behin-behineko gobernua eta sobietak.
Behin behineko gobernuak zenbait erreforma egin zituen, baina hala ere, gerran jarraitu zuen.
Apirileko krisia izan zen, Leninek, bere alderdiaren lerro politikoa finkatzeko.
Manifestazio armatua antolatu zuten, beterea eskuratzeko asmoz, alderdi boltxebikea legez kanpo utzi zuen. Leninek Finlandiara ihez egin zuen.

Sobietak: Errusiako langile industrialak, soldaduak edota nekazariak biltzen zituzten asanblada edo biltzar
politikoak. 1905eko iraultzan sortu ziren, eta 1917ko iraultzan boltxebikeen boterea hartzeko funtsezkoak
izan ziren. 

Autrokrazia: “Norberaren gobernua” esan nahi du. Gobernu autoritarioa zen, eta subiranoaren borontatea
zen lege gorena.

Parisko Bakea: Gerra Handiaren ameiera ekarri zuten negoziazioei Parisko Bakea esaten zaie, Parisko
inguruko jauregietan zinatu zirelako, bertan galtzaileei zehaztu zitzaizkien ezarritako baldintzak.

Armistizioa: Gerran ari diren herrialdeen arteko borroka etetea, behin betiko bakea sinatu artean.

Nomenklatura: Sobietar gizarteko elitea , alderdiko, armadako eta ezkutuko poliziako goi karguek eta
estatuko burukraziak osatuta. Hainbat pribilegfio zituzten, gizarteko gainerako kideek ez zituztenak.

Weltpolitik: Gilen Iiak, 1888tik 1918ra bitartean Alemaniako enperadore izan zenak, hitz hori erabili zuen
bere herrialdea munduko potentzia handi bilakatzeko asmoa adierazteko. Gainerako potentzia inperialisten
baldintza berberak aldarrikatzen zituen.

Purgak eta Gulag-ak. Purgak.Aurkari politikoak atxilotzeko eta hiltzeko kanpainak. Gulag-ak. Botxarko
lanen eremuak Sobietar Batasunean, gehienak Siberian, baita Artiko Eta Asiako eremuetan. Bertan tratu
ankerren, elikagai eskasaen klima gogorraren eta bizi baldintza kaskarren ondorioz preso asko hil ziren.

Entradas relacionadas: