Materialismo Historikoa: Marxen Teoriaren Oinarriak
Clasificado en Otras materias
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,27 KB
Materialismo historikoa eta Marxen ekarpen teorikoa
Marxen ekarpen teoriko nagusia materialismo historikoa izan zen, eta bitxia zen haren ekonomiarekiko ikusmoldea. Haren ustez, ekonomia zen historiaren motorea eta ardatza, eta gizarteko ia gauza guztien gakoa zen.
Produkzio-moduak eta gizartearen egitura
Gizarteak historian zehar hainbat antolamendu izan ditu eta Marxek bost produkzio-modu bereiztu zituen:
- Komunismo primitiboa
- Gizarte esklabista
- Gizarte feudala
- Gizarte kapitalista
- Gizarte sozialista
Produkzio-modu horiek gizartearen egitura globala dira, azpiegitura eta gainegitura haien barnean hartzen dituztenak.
Azpiegitura: oinarri ekonomikoa
Azpiegitura oinarri ekonomikoa da, eta horren barruan daude:
- Produkzio-indarrak: produkzio-prozesuan parte hartzen duten elementu guztien konbinaketaren ondorioz sortzen diren indarrak.
- Produkzio-harremanak: produkzio-prozesu batean, produkzio-bideen jabeen eta produzitzaile zuzenen artean eratzen diren harremanak.
Gainegitura eta iraultza soziala
Beste alde batetik, gainegitura dago. Gainegitura kontzientzia eratzen duten ideien multzoa da, baita egitura juridiko-politikoen eta ideologikoen multzoa ere. Esan genezake azpiegituraren islada dela, nahiz eta elkarreragina izan, hura delako gainegituraren elementu determinatzailea.
Produkzio-modu batetik beste batera ematen den pausoa iraultza sozialaren bidez gertatzen da. Iraultza soziala da produkzio-harreman batzuen suntsipena eta eraldaketa, eta ondorioz, gainegituraren eraldaketa ere gertatzen da. Produkzio-indarren eta produkzio-harremanen arteko desdoikuntza bat ematen da eta ondorioz sortzen da iraultza soziala.
Materialismo historikoaren hiru tesi nagusiak
- Historiaren motorea produkzio-indarren eta produkzio-harremanen arteko kontraesana da, edo beste modu batean, klaseen arteko borroka.
- Azpiegituraren eta gainegituraren artean elkarreragina gertatzen da, nahiz eta azken batean, azpiegitura elementu determinatzailea izan.
- Historiaren helburua klaseen desagerpena eta komunismoaren ezarpena da.