Memoria motorra eta ikaskuntza: definizioak eta funtzioak

Clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,34 KB

Memoria motorra eta ikaskuntza

Ikaskuntza motorrak ikasleak zer egin eta nola egin galderak erantzuteko, jasotzen eta batzen dituen ezagutzaren lorpena eta buruan gordetzea eskatzen du. Buruan gordetzea ikaskuntza motorraren ezaugarri esentziala da; horrek esan nahi du ikasitako ezagutza denboran mantentzen dela, baita praktika eten ondoren ere.

Ahaztea eta memoriaren definizioa

Ahaztea gizakiaren beste ezaugarri bat da, erantzuteko gaitasuna galtzea bezala definitzen dena. Memoria, berriz, egoerak eskatzen duenean erabiliko den informazioa gordetzen den espazioa da.

Memoriaren hiru konpartimentuak

Autore gehienek memorian hiru konpartimentu desberdin daudela azpimarratzen dute:

  • Memoria sentsoriala: Esperimentatu eta jarraian jartzen da funtzionamenduan. Une oso laburrean irauten duen estimuluaren iruditzat hartzen da. Informazio kopuru handia prozesatzeko gai da, baina atxikipen iraupena oso laburra da (2-3 segundokoa).
  • Epe Laburreko Memoria (ELM): Informazioak, gutxienez, 18-20 segundo artean irauten du, baina kopuruari dagokionez mugak ditu. Informazioa mantentzeko, subjektuak kontrol-prozesuren bat erabili behar du (adibidez, errepikapena), Epe Luzeko Memoriara transferitu ahal izateko.
  • Epe Luzeko Memoria (ELM): Egitura guztien artetik aberatsena eta konplexuena da. Tulvingen esanetan (1985), hemen gordetzen den informazioa hiru motakoa da:
    • Prozedurazko ezagutza: "Zelan egin zerbait?" galderarekin lotuta.
    • Ezagutza deklaratiboa: "Zer da?" galderarekin lotuta.
    • Ezagutza episodikoa: Ikasten duenaren gertaera pertsonalei buruzko informazioarekin lotuta.

Memoriaren funtzio nagusiak

  1. Erregistroa: Ikasleari informazioa heltzen zaionean, helburuak betetzeko garrantzitsuena aukeratzen du. Informazio hau nerbio-bulkada eran kodifikatzen da.
  2. Biltegiratzea: Erregistratu den informazioa epe luzerako memorian gordetzen da.
  3. Berreskuratzea: Epe luzerako memorian gordeta dagoena epe laburrerako memoriara transferitzea da.
  4. Azalpenezkoa: Funtzio honek ikasleari bete nahi izan duen jokabidea adierazteko aukera ematen dio.

Entradas relacionadas: