Mendiko jantzi teknikoak: Materialak eta geruza-sistema

Clasificado en Tecnología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,92 KB

Mendiko janzkera eta material teknikoak

Materialen ezaugarri nagusiak

  • Transpiragarritasuna: Hezetasuna eta lurrunak ehunetik askatzeko gaitasuna da. ISO 11092 arauaren arabera neurtzen da. RET indizeak ehuna zeharkatzeko ur-lurrunak behar duen energia neurtzen du; zenbat eta txikiagoa izan, jantzia orduan eta hobea da.
  • Iragazkaiztasuna: Oihalaren erresistentzia likido batek zeharka ez dezan. ISO 811:1981 arauaren arabera neurtzen da. Schmerber test-ak urak ehuna zeharkatzeko behar duen altuera (mm-tan) neurtzen du.

Osagaiak, ehunak eta zuntzak

Zuntz naturalak

  • Landare-sorburukoak: Kotoia.
  • Abere-sorburukoak: Artilea.
  • Onurak: Gozoa eta erosoa.
  • Eragozpenak: Hidrofiloak dira, haizea pasatzen uzten dute, bolumen handia dute eta ez dira erraz lehortzen.

Zuntz sintetikoak

  • Jatorria: Petrolioa.
  • Adibideak: Polipropilenoa, poliesterra eta poliamida.
  • Abantailak: Ur gutxi xurgatzen dute, lehenago lehortzen dira, transpirazio ona dute eta urradurak hobeto jasaten dituzte.

Uraren eta haizearen aurkako babesa

  • Babes mekanikoa: Uraren eta haizearen aurkako babesa eskaintzen du, baina ez da isolatzaile termikoa. Kanpotik DWR tratamendua du urari aurka egiteko. Kanpotik siku badago, hobeto funtzionatzen du. Barrutik kondentsatzen bada, transpiragarritasun gutxi du eta poroak oztopatzeko arriskua dago.
  • Babes kimikoa: Uraren eta haizearen aurkako babesa, ez da isolatzaile termikoa. Kanpotik deperlante edo DWR ura uxatzeko tratamendua du eta barrutik hidrofiloa da. Garbitzeko errazagoa da eta iraupen handiagoa du.

Zaintza eta ezaugarri teknikoak

Zaintza: Noizbehinka jantzia garbitu behar da urarekin, betiere etiketaren gomendioak jarraituz.

Ezaugarri teknikoak:

  • Ukabil elastikoak eta termosigilatuak.
  • Besapeko kremailera eta txano biseraduna.
  • Kremailera bikoitza.
  • Prakak eta jaka desmuntagarriak.
  • Kremailera integrala praketan.

Babes-sistema: Hiru geruzak

Barruko geruza

  • Ehun termikoak, ondo estutuak eta kondukzio termiko eskasagokoak.
  • Transpiragarritasun handia, hidrofoboa eta ukitu goxoa.
  • Zuntz elastikoak, albotan josturarik gabeak.
  • Poliesterra: Hidrofoboagoa, lehenago lehortzen da, pisu gutxiago du eta isolatzaileagoa da.
  • Ripstop: Urraduren aurkako ehuna.
  • Tratamenduak: Bakterioen eta zikinkeriaren kontrakoak.

Erdiko geruza

  • Gorputzaren berotasuna gorde eta hezetasuna kanporatzen du.
  • Forro polarra; ez oso handia, ez oso estua.
  • Kremaileraduna izatea hobe da.
  • Txalekoa enborra babesteko.

Kanpoko geruza

  • Hezetasunaren eta haizearen aurkako babesa (txaketak, prakak, petoak).
  • Ehun iragazgaitzak.
  • Primaloft: Isolatzaile sintetikoa.

Gomendio orokorrak

  • Tamaina: Ez handiegia, ez txikiegia.
  • Biltegiratzea: Gorde jantziak leku luze eta sikuetan.
  • Erabilera: Kirol bizian geruza 1; kirol motelean 2-3 geruza.
  • Garbiketa: Ez garbitu maizegi.
  • Mantentzea: Iragazkaiztasuna berreskuratzeko, erabili sprayak eta likido bereziak.

Geruza konbinatuak

  • Windstopper-a: Transpiragarritasun handia, haizearen aurkakoa, termikoa, poliesterra eta laminatua.
  • Softshell-a: Poliesterra, poliamida, elastana eta Thermostat-a. Haizearen eta euriaren aurkakoa, eta termikoa.

Entradas relacionadas: