Mendizabalen Desamortizazio Dekretua eta Burdinbideen Legea
Clasificado en Historia
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,72 KB
Mendizabalen Desamortizazio Dekretua (1836-02-21)
Aztertzen dugun testua lehen mailako testu juridikoa da, dekretu bat delako. Dekretuaren egilea Mendizabal izan zen: ekonomialaria, negozio gizona eta politikari aurrerakoia. Idatzi zen unean, testu pribatu bat zen, testuan dioen bezala Maria Kristinari, garai hartako erreginordeari zuzendua baitzegoen, honek dekretua baieztatu zezan, baina berehala aldatu zen testu pribatu izatetik testu publiko izatera. Gazeta de Madrid-en, momentuko aldizkari ofizialean, argitaratua izan zen 1836ko otsailaren 21ean. Dataren arabera, Isabel II.aren erregealdian kokatu behar dugu, Mª Kristinaren erregeordetzan, Mendizabal progresista gobernuburu zelarik eta Lehen Gerra Karlistaren une kritiko batean.
Dekretu honekin lortu nahi zena zera zen: Espainiak zeukan ogasun zorra murriztea eta horren ondorioz klase berri bat sortzea liberalismoaren alde, eta garai hartan baita Isabelen alde.
Testuaren Egitura
Bi paragrafo identifika daitezke: lehenengoan helburu orokorrak eta bigarrenean helburu zehatzak.
Ideia Nagusia
Mendizabalek erreginaordea zen Mª Kristinari desamortizazioa egitearen onurak azaltzea.
Terminoak
- Amortizazioa: ondasun higiezin eta hilak merkatutik baztertuta edukitzea.
- Isabel II: 1844 eta 1868 urte bitartean Espainian zegoen erregina. Dokumentua idatzi zenean, bere ama Maria Kristinak gobernatzen zuen bere izenean, bera txikiegia baitzen kargu hori betetzeko.
- BM: Bere Maiestatea.
- Gaceta de Madrid: garai honetan zegoen egunkari garrantzitsua.
Burdinbideen Lege Orokorra (1855-06-06)
Gaia
Juridikoa (Trenbideen legea delako).
Egilea
Francisco de Luxán. Madrilen jaioa 1800an. Bere aita, 1812ko Cadizko Gorteetan diputatua izan zen. Franciscok, 1842-43an printzesen Geografia eta Historiako irakasle lana egin zuen. 1836tik, legislatura askotan diputatua izan zen eta bitan, 1854 eta 1856an, Sustapen ministroa izendatua zen. Artillerian, brigadier kargua lortu zuen eta politikan erresumako biziarteko senatorea. Zenbait espainiar akademietako kide izan zen, hala nola, Zientzietakoa, Arkeologiakoa, Zientzi Morala eta Politikoa.
Jasotzailea
Gehienbat atzerriko konpainiak. Testuaren helburua da atzerriko teknologia eta kapitalak erakartzea Espainiako trenbide sarea egiteko.
Jatorria
Publikoa, lege bat delako eta trenbideen proiekturako konpainiak erakarri nahi dituelako.
Kokapen Kronologikoa eta Geografikoa
Madrilen (erreginak sinatu zuelako) 1855ean, Biurteko aurrerakoian.
Testuaren Egitura
Testu hau Trenbideen legea da. Nahiz eta hainbat artikuluz osatuta egon, iruzkina egiteko, guztietatik sei aukeratu dira baino ez.
Testuaren Ideia Nagusia
Espainian trenbideak egiteko eta kudeatzeko emakida.
Kontzeptuen Azalpena
- Trenbideen emakidak: (6. art) trenbideak eraikitzeko eta ustiatzeko baimena.
- Diru-laguntzak: (8. art); Onura ekonomikoak eta fiskalak (20. art).
- Inbertitutako kapitalaren bermea: (19. art.) Estatuak emandako ziurtasunak inbertitutako kapitalaren zati bat itzultzeko, interesak kobratzeko ziurtasuna, atzerriko inbertsioen Estatuaren bermea eta material finko eta makineriarako aduanen salbuespena. Muga zergak ez ordaintzea. Hori guztia egin zen trenbideen sarea Espainian hedatzeko kanpoko kapitalak eta teknologia ekarriz.
- Espainiar trenbideen zabalera berezia: (30. art.) Arrazoi militarrez zabalera handiagoa izan zen Espainian. Honek Europarekiko harreman komertzialak eta garapen ekonomikoa atzeratu zituen.