Mendizabalen Desamortizazioa: 1836ko Dekretuaren Analisia

Clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,77 KB

Mendizabalen desamortizazio dekretua (1836-02-21)

Aztertuko dugun testua forma aldetik juridikoa da; zehatzago esanda, dekretu bat. Edukia, berriz, ekonomikoa da. Testu honen iturria lehen mailakoa da. Egilea indibiduala da: Juan Mendizabal, Ogasun Ministroa. Hartzailea publikoa da, herritar guztientzat zuzendua. Gaceta de Madrid-en (garaiko BOE), 1836ko otsailaren 21ean argitaratu zen.

Ideia nagusiak eta helburuak

Testuaren ideia nagusia ordena erlijiosoei kendutako ondasunen salmenta iragartzea da. Helburu nagusiak hauek dira:

  • Zor nazionala murriztea.
  • Hildako aberastasuna berpiztea, industriako eta zirkulazioko oztopoak kenduz.
  • Aberria zabaltzea eta Isabel II.aren tronuarekin identifikatzea.

Erosle berriak (burgesak eta nobleak) liberalismoaren ideologiara hurbildu ziren.

Kontzeptuaren definizioa

Testuaren ulermena errazteko, desamortizazioa kontzeptua argitu behar dugu: Elizarenak edo udalenak ziren lurrak eta eraikinak saltzea, estatuarentzat dirua lortzeko asmoarekin.

Aurrekari historikoak

Lehenengo desamortizazio neurriak Karlos IV.aren erregealdian gertatu ziren, Godoyk 1798an Jesuiten Konpainiaren ondasunen salmenta baimendu zuenean. Geroago, Hirurteko Liberalean, monastegi batzuen lurrak desamortizatu ziren, baina 1823an absolutismoa berrezartzeak prozesua eten zuen.

Testuinguru politiko eta ekonomikoa

1836an, herrialdeak zituen arazo ekonomikoez gain, gerra karlistari eta ezegonkortasun politikoari aurre egin behar zitzaion. Erreginaordeak liberalen babesa bilatu zuen Don Karlosen aldeko absolutistei aurre egiteko. Mendizabal, negozio-gizon aurrerakoia, Gobernuan sartu zen Estatuaren zorra murrizteko eta talde sozial berriak erakartzeko.

Prozesuaren garapena

Desamortizazioaren zatirik handiena bi liberal aurrerazalek egin zuten: Mendizabalek (elizaren desamortizazioa) eta Madozek (desamortizazio zibila, 1855). 1836ko dekretuak Elizaren ondasunen nazionalizazioa ekarri zuen enkante publikora eramateko. 1844ra arte, Elizaren ondarearen %66 inguru saldu zen, baina moderatuek gobernua lortu zutenean, prozesua bertan behera geratu zen.

Ondorioak eta balorazioa

Desamortizazioak lurraren jabetza-sistema aldatu zuen, salerosketa liberalizatuz. Hala ere, ondorio negatiboak ere izan zituen:

  • Nekazaritza: Ez zen lortu lurjabe txikien klase bat sortzea; latifundioak nagusitu ziren.
  • Ondarea: Arte eta kulturaren ondareak galera handia jasan zuen, eliza eta komentu asko galdu baitziren.
  • Modernizazioa: Nekazaritzaren modernizazioa oso mugatua izan zen, eta ez zen Industria Iraultzaren oinarri bihurtu.

Entradas relacionadas: