Mendizabalen Desamortizazioa: Analisia eta Testuingurua
Clasificado en Historia
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,23 KB
Mendizabalen desamortizazioa
Kokapena
Testu historikoa da, lehen mailakoa, testu juridiko baten sarrera zehazki. Izaera politiko eta ekonomikoa du. Mendizabalek, Ogasun Ministroak, idatzi zuen eta hartzailea Maria Kristina erregina da. Testu publikoa da, Madrilgo Gazetan argitaratu baitzen 1836ko otsailaren 21ean, liberal progresisten gobernuan, karlistaldiaren testuinguruan.
Analisia
Testuan Mendizabalen arrazoiak azaltzen dira elizaren ondasunen desamortizazioa gauzatzeko:
- Arrazoi ekonomikoak: Herri zorra murriztea, ekonomia garatzea eta industria zein merkataritzaren kanalak askatzea.
- Arrazoi politikoak: Ordena eta askatasuna Isabel II.aren tronuarekin identifikatzea, karlismoari aurre egiteko baliabide gisa.
Bigarren paragrafoan, salmentarekin lortutako emaitzen helburuak azpimarratzen dira: zor publikoa murriztea eta lur-jabeen kopurua handitzea, horiek liberalismo progresistara erakarriz.
Kontzeptuen adierazpena
- Desamortizazioa: Antzinako Erregimenean amortizatuta zeuden noblezia, klero eta udalen lur-jabetza handiak, saldu ezin zirenak.
- BM: Bere Maiestatea.
- Zorion publikoa: Liberalismoaren printzipioa; edonork zoriontsu izateko eskubidea duela dioena.
- Zor publikoa: Estatuak gastuak estaltzeko eskatzen dituen maileguak.
Testuingurua
Lurren %60 elizaren eta udalerriaren esku zeuden, Lege Zaharraren arazo nagusia izanik, gaizki ustiatuta baitzeuden. Liberalismoaren printzipio nagusietako bat jabetza pribatua zen; horregatik, Mendizabalek lur horiek desamortizatu zituen. Helburu nagusiak bi ziren: zor publikoa onbideratzea eta jabe berrien klasea sortzea.
Mendizabalen nahia lur horiek nekazariek erostea zen, baina ez zen ondo atera: jabetza-egitura ez zen aldatu, aberatsek edo goi-burgesiak erosi zituztelako lurrak.
Garrantzia
Neurriak garrantzi handia izan zuen, Mendizabalen desamortizazioagatik Vatikanoarekin harremana hautsi baitzen. Horrez gain, gerra irabazteko dirua lortzen lagundu zien Isabel II.ari eta Maria Kristinari, eta lur-jabe klase liberal bat sortu zen.