Merkataritza Askeko Akordioak eta TTIPa

Clasificado en Matemáticas

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,52 KB

Zer adierazi nahi du “retirar la escalera” esamoldeak?

“Retirar la escalera” esamoldeak Estatu Batuen eta Britania Handiaren jokabidea deskribatzeko erabili da. Ekonomikoki hasten ari zirenean, bi potentzia hauek protektzionismo zorrotz batez baliatu ziren. Protektzionismo horrek hedapen ekonomiko handia eman zien, eta orain, handienak direnean, ekonomia txikiei protektzionismoa ukatzen diete. Hau da, potentziak tontorreraino heltzeko babes-politikak aplikatu zituzten baina orain liberalismora pasatu dira, eta hori da aholkatzen dietena ekonomia txikietan. Estatu Batuen eta Britania Handiaren eskailera protektzionismoa izan zen, baina orain, goian daudela, eskailera hori kendu dute.

Zer dira transferentzia prezioak? Zein eragin dute gobernuaren zerga bilketan?

Transferentzia prezioen trikimailua bakarrik enpresa internazionaletan egin daiteke (herrialde baten baino gehiagotan filialen bat daukana). Horrela deitzen da, haien produktuen edo zerbitzuen prezioa beste filial bati salerostean merkatuan dagoen prezioa puzten da eta.

Honek, prezioak hain garestiak ipintzean, erosten duen filialak herrialde horretan irabazitako mozkin guztia beste filial batera transferitzea eragiten du. Eta normalean dirua joaten den filialera ehuneko zerga oso baxua duen herrialde batean dago. Hortaz, internazionalen filialak beti dirudi moskinik ateratzen ez dutela eta ez dituzte zergarik ordaintzen, bakarrik herrialde batean (normalean ehuneko oso baxua dutena) eta honek gobernuaren zerga bilketa gutxitzen du.

Zer dira merkataritza askeko akordioak eta TTIPa?

Merkataritza askeko akordioek leku batzuen arteko merkataritza askea bermatzen dute, adibidez Europar batasunean EEE-a dago, Ipar Amerikan NAFTA, eta ab. Horrela ondasunak alde batetik bestera zerga “extrak” ordaindu gabe joan daitezke. Normalean akordio hauek enpresa transnazionalentzat onuratsuak izaten dita, baina ez enpresa txikientzat.

TTIP: AEBen eta Europar Batasunaren arteko merkataritza askeko akordioa. Akordio honen inguruan egon ziren elkarrizketak 2013an hasi ziren, eta ez dira publikoak. Zaila da zertaz hitz egiten duten jakitea, gure ekonomiarentzako inpaktu handia izango lukeen arren. Gainera, beste lekuetan akordio hauek ez dira beti ondo atera, herrialde aberatsenek irabazle ateratzen baitira eta herrialde txiroagoak ezin dira defendatu, izunak jartzen baitzaizkie. TiSA antzeko akordio berdina da, baina zerbitzuei. TiSA askoz garrantzitsuagoa da, ura, hezkuntza, osasunari buruzkoa delako, baina ez da asko hitz egiten.

Entradas relacionadas: