Merkatu-egiturak: Sarrera-hesi eta Lehia Perfektua
Clasificado en Economía
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,51 KB
Sarrera-hesi nagusiak
Produktu-desberdintzea
Produktuen kalitatea, diseinua edo funtzioak bereziak dira. Produktuak desberdintzea garrantzitsua den merkatu batean sartzeko, inbertsio handiak egin behar dira publizitatean; kontsumitzaileak bereizitasun horretaz ohartzea beharrezkoa da. Bezeroa leial bihurtzean esaten zaio fenomeno horri. Horregatik, merkatuan finkatuta dauden enpresek abantaila dute.
Kapital-inbertsioak
Oso inbertsio handiak egin behar dira. Hori industria-enpresen ezaugarri tipikoa da, makina astunak edo instalazio espezializatuak behar baitituzte ekoizpen-prozesuetan.
Bestelako oztopoak
Produktu jakin bat eskuratzeko esklusibotasuna izatea edo lege-xedapenak ere oztopoak izan daitezke enpresa berriak merkatuan aritzeko.
Irteteko hesiak
Enpresa batek jasan beharko lituzkeen kostuak dira, merkatu jakin batetik irteteagatik edo inbertitutakoaren zati bat ez berreskuratzeak sortutako galerengatik. Enpresak hipotekatu egiten dira, eta aktiboak oso espezializatuak edo garestiak badira, arazoak sor daitezke.
Lehia perfektuko merkatua
Lehia perfektuko merkatuan sartzea oso erraza da. Hona hemen merkatu horren ezaugarri nagusiak:
- Sartzeko eta irteteko erraztasuna: Ez dago lege-mugarik eta ekoizpen-ondasunetan egin beharreko inbertsioak txikiak izaten dira. Jarduera bertan behera uzteko kostuak ere txikiak dira.
- Enpresa asko: Saltzeko askatasuna dagoenez, ekoizle eta enpresa asko etekinak daudenean sartzen dira merkatuan, baina kuota txikia lortzen dute guztizkoarekiko.
- Merkatu homogeneoa: Ekoizle batetik bestera ez da alderik egoten. Ekoizlearen marka edo bermea ez da garrantzitsua eta, batzuetan, ez dira bilgarrian ere agertzen. Marka batekiko leialtasunik ez dagoenez, erraz samarra da ekoizle berri batentzat merkatu-kuota txiki bat bereganatzea.
- Enpresa prezio-onartzaileak: Enpresa txikiak direnez, haietako bakar batek ere ez du prezioan eragiteko ahalmen handirik. Enpresa horiek zer kantitate ekoitzi baino ezin dute erabaki, ordaintzeko prest dauden prezioaren arabera. Horregatik, enpresa horiei prezio-onartzaile esaten zaie.
- Lehia handia: Produktu-desberdintasunik ez dagoenez, erraza da merkatuan sartu eta merkatu-kuota lortzea.
- Prezio-gardentasuna: Lehia perfektuko merkatuan, erosleek nahiz saltzaileek salmenta-prezioari buruzko informazio guztia dute.