Merkatu motak eta lan merkatuaren oinarriak

Clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,46 KB

Merkatuak sailkatzeko ezaugarriak

Merkatuak sailkatzeko gehien erabiltzen diren irizpideak hauek dira:

  • Saltzaile eta erosle kopurua: Gure analisirako suposatuko dugu beti erosle asko daudela merkatuan.
  • Produktuaren homogeneotasuna: Ekoizle desberdinen produktuak diseinuan edo kalitatean bereizgarriren bat duten ala ez.
  • Merkatuaren informazioa: Merkatuaren barne-informazioa gardena den ala ez.
  • Merkatuan sartzeko oztopoak: Ekoizle berriak merkatuan hasteko aukerarik duten ala ez.

Lehia perfektuko merkatuen ezaugarriak

  • Saltzaile eta erosle kopuru handia: Erosle asko izateaz gain, saltzaile asko ere egon behar dira.
  • Ondasunen homogeneotasuna: Merkatuan eskainitako produktuek berdin-berdinak izan behar dute.
  • Merkatuaren gardentasuna: Erosleek eta saltzaileek salerosketei dagokien informazio osoa ezagutu behar dute.
  • Merkatua irekia eta askea: Saltzaileak eta erosleak aske izan behar dira merkatuan sartzeko eta hortik irteteko.

Merkatu oligopolioaren ezaugarriak

  • Enpresa gutxi: Merkatu-kuota osoa enpresa gutxi batzuen artean banatzen da.
  • Merkatu homogeneoa: Behar bera asetzeaz gain, produktuak trukagarriak dira elkarren artean.
  • Kapital-inbertsio handiak: Ondasunak eta zerbitzuak ekoizteko behar diren inbertsioak eta teknologiak enpresa handien esku daude soilik.

Lehia monopolistikoaren ezaugarriak

  • Enpresa asko: Enpresa bakoitzaren merkatu-kuota merkatu osoarekiko nahiko txikia den arren, handiagoa da lehia perfektuko enpresek dutena baino.
  • Produktuak desberdintzea: Produktuek behar berberak asetzen dituzte, baina ez dute elkar guztiz ordezten; hau da, ez dira ordezko produktu perfektuak.

Lan merkatua

Lana, prezio baten truke erosi eta saltzen den gune ez-fisikoa da.

Soldaten arteko aldeak

  1. Giza kapitalaren aberastasuna.
  2. Pizgarriak.
  3. Soldata osagarriak.
  4. Negoziazio kolektiboa.

Lan merkatuaren osagaiak

  • Eskaria: Enpresak, sektore publikoa.
  • Erositakoa: Lana.
  • Eskaintza: Biztanleria aktiboa.
  • Prezioa: Soldata.

Entradas relacionadas: