Merkatuaren Funtzionamendua eta Ereduak: Gida Osoa
Clasificado en Economía
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,1 KB
Merkatuaren funtzionamendua
Merkatuaren funtzionamendua eskariaren eta eskaintzaren araberakoa da, eta funtsean hiru galdera nagusi erantzuten ditu:
- Zer ekoiztu behar da?
- Nola ekoiztu behar da?
- Norentzat ekoiztu behar da?
Merkatuaren ereduak
| Merkatu mota | Saltzaile kopurua | Erosle kopurua | Lehiakortasun maila |
|---|---|---|---|
| Konpetentzia perfektua | Handia | Handia | Oso altua |
| Konpetentzia inperfektua | Handia | Handia | Altua |
| Oligopolioa | Txikia | Handia | Txikia |
| Monopolioa | Bakarra | Handia | Ez dago |
Konpetentzia perfektua
Funtsezko lau baldintza ditu:
- Saltzaile eta erosle kopuru handia: Inork ezin du prezioan eragin.
- Ondasunaren homogeneitatea: Ondasun guztiak berdinak dira.
- Merkatuaren gardentasuna: Informazioa eskuragarri dago.
- Sartzeko eta ateratzeko askatasuna: Ez dago oztoporik.
Gaur egun, eredu hau arrain-lonjetan edo burtsan aurki daiteke.
Monopolioa
Erosle asko eta saltzaile bakarra daude. Ondorioz, ekoizleak prezioa finkatzen du. Monopolioak sortzeko arrazoiak:
- Baliabide edo lehengai baten kontrola.
- Patente baten jabetza.
- Estatuaren kontrola.
- Azpiegitura edo teknologia oso garestiak.
Oligopolioa
Erosle asko eta saltzaile gutxi daude. Elkarmenpekotasuna da ezaugarri nagusia: saltzaile bakoitzaren erabakiek besteengan eragina dute (adibidez, telefonia sektorean).
Prezioak finkatzeko estrategiak:
- Lehiakideen ekintzak aurreikustea.
- Prezioak adostea (Kártela).
- Trustak: Enpresen fusioak.
- Holdingak: Zuzendaritza bakarra duten enpresa-taldeak.