Metabolismoa: Glukolisia, Kreps Zikloa eta Proteinen Katabolismoa

Clasificado en Biología

Escrito el en con un tamaño de 2,77 KB

Glukolisi aerobikoa eta anaerobikoa

O2 kantitatea nahikoa dagoenean ez da azido laktikorik metatzen, azido pirubiko gehiena sistema aerobikoan sartzen baita.

Kreps zikloa: Prozesuaren hastapena

Glukosaren arnasketa aerobikoan azido pirubikoa osatzen da eta, ondoren, azetil-CoA bihurtzen da; hau da Kreps zikloaren hastapena. Bide metaboliko honen emaitzari esker, NADH eta FADH2 asko ekoizten dira. Koentzima hauek elektroiak ematen dituzte energia sortzeko ATP osaketan.

Azetil-CoA-ren eraketa

Egoera aerobikoetan, glukolisiaren azken produktua azido pirubikoa da. Hurrengo urratsa azetil-koentzima A-ren osaketa da. Azetil-koentzima A-ren molekula pirubikotik, gantz-azidoetatik edo zenbait aminoazidotatik etor daiteke. Azido pirubikoa mitokondrioaren matrizean sartzen da eta, pirubato deshidrogenasa (PDH) entzima konplexuaren bitartez, karbono bat galtzen du.

Iskemia eta Miokardioa

Iskemia

Organo batean odol-fluxua desegokia denean gertatzen da. Oxigenoaren askapena ez da nahikoa arnasketa aerobikoa mantentzeko.

Miokardio-iskemia

Aterosklerosiagatik bihotzak ez du odol-fluxu nahikorik jasotzen. Bularreko angina pairatzen dute, azido laktikoa metatuz.

Proteinen metabolismoa

Proteinen funtzioak gorputzean

Proteinek honakoak ematen dituzte:

  • Proteinen sintesirako aminoazidoak.
  • Nitrogenoa duten osagaietarako nitrogeno-atomoak.
  • Energia, lipidoak eta karbohidratoak (CHO) erabilgarri ez daudenean.

Proteinen katabolismoa

Aminoazidoak (AA) oxidatzeko bi mekanismo bereizten dira: transaminazioa eta desaminazio oxidatiboa.

Urearen zikloa

Proteinen katabolismotik amoniakoa sortzen da:

  • AA ez-esentzialak sintesirako N-iturri bezala erabiltzen dira.
  • Maila altuak toxikoak dira.
  • Gibelak amoniakoa urea bihurtzen du, hain toxikoa ez dena.

Proteinak energia-iturri gisa

  • Gorputzak energiaren sorkuntzarako (ATP) CHO eta gantzen erabilera nahiago du.
  • Proteinak beste batzuek garatu ezin duten funtzio metabolikoetarako gordetzen dira: ehunen bilketa eta konponketa.
  • Iturri energetikoak baxuak direnean edo CHO-en ahorakina eskasa denean, proteinak sustratu nagusi bezala erabiltzen dira.

Gantzen digestioa eta oxidazioa

Kilomikroia

Heste mehearen zelulek ekoiztutako lipoproteina da.

Gantz-azidoak zelula-arnasketan

  • Gantz-azidoak mitokondrioaren barruan garraiatzaile baten bitartez (karnitina-anezka) garraiatzen dira.
  • Gantz-azido hauek, mitokondrioaren barruan oxidatzen direnak, azetil-CoA bihurtzen dira, baldin eta karbono nahikorik ez badago oxalazetatoa sortzeko.

Entradas relacionadas: