Metalen Sailkapena eta Siderurgiaren Oinarriak

Clasificado en Tecnología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,11 KB

1. Nola sailkatzen dira metalezko materialak?

Osaketa kimikoaren (brontzeak edo altzairuak), erabileraren (altzairu herdoilgaitzak edo aleazio arinak), lortzeko moduaren (material sinterizatuak) eta aplikazio nagusien (itsasontzien txapa) arabera sailkatzen dira.

2. Nolakoak izan ahal dira burdinazko materialak?

Burdina (forjatua), galdaketak, altzairuak eta burdinazko konglomeratuak.

3. Nola sailkatzen dira burdinazko ez diren materialak?

  • Aleazio astunak: kobrezkoak, berunezkoak, zinkezkoak.
  • Aleazio arinak: Aluminiozkoak, titaniozkoak.
  • Aleazio arin-arinak: Magnesiozkoak, beriliozkoak.

4. Aipatu forja katalanaren ezaugarri garrantzitsuenak

Prozedura bat zen; forja hori labe edo tximinia txikia zen eta errekuntzarako egur-ikatza edo burdin minerala erabiltzen ziren txandaka. Errekuntza (hauspoak bidalitako aire-zorrotadaren bidez eragiten zen) tenperatura altuak lortzeko aukera ematen zuen eta burdin kantitate handiak murrizten ziren.

5. Antzina nolako materialak ateratzen ziren forjatik?

Burdina forjatua, oxidazioari ondo eusten ziona.

6. Zeintzuk dira burdin urtuaren ezaugarriak?

Urtu eta moldeatzeko moduko materiala zen, baina material gogorra eta apurkorra izatean ezin da itxuragabetu.

7. Zertarako erabiltzen zen burdinurtua?

Piezak moldeen bidez lortzeko erabiltzen zen.

8. Nork sartu zuen kokea siderurgian eta zer lortu zuen?

Abraham Darby-k kokea erabiliz urtu zuen burdina. Horrela karga handiagoak nahiz tenperatura altuagoak lortzen ziren; beraz, urturiko metalak jariakortasun handiagoa zuen.

9. Mea eta ganga definitu

Mea: mineral puruak.
Ganga: lurrak, karea, silizea, eta abar.

10. Definitu zepa

Labe garaia izeneko dispositibo berezian, mineralen geruzak eta kokezko ikatza kargatzen dira aldizka. Nahastearen ezpurutasunak ezabatzeko, urtugarriak gehitzen dira; horiek nahastearekin erreakzioa izan eta zepa sortzen dute.

11. Definitu arrabioa

Burdinazko aleazioa da eta karbono piloa dauka, ezpurutasunez beteta. Apurkorregia denez, beste produktu batzuk lortzeko baino ez da erabiltzen.

12. Zer egiten da arrabioarekin bihurgailuetara eraman eta gero?

Leuntze-prozesua egiten zaio; prozesu horren bidez, sobran dagoen karbonoa ezabatu eta beraren konposizio kimikoa egokitzen da, gero solidotu ahal izateko.

13. Ze abantaila du galdaketa jarraiak?

Aukera ematen du hainbat profil zuzen-zuzen sortzeko, arbastatzen ibili gabe, eta horrela asko aurrezten da.

14. Karbono osaketaren ze balio artean daude galdaketak?

%1,76 eta %6,67 bitartean duten aleazioak dira.

15. Nola sailkatzen dira galdaketak?

  • Galdaketa arruntak: grisak eta zuriak.
  • Galdaketa aleatuak.
  • Galdaketa bereziak: tratamendu bereziren bat egiten zaienean.

16. Ze karbono kopurua izan behar du altzairua izateko?

%0,03 eta %1,76 bitartean.

Entradas relacionadas: