Metodo hipotetiko deduktiboa

Clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,21 KB

Ikerkuntza zientifiko modernoa(Metodo hipotetiko deduktiboa)

A.Egitateen behaketa:Egitateen behaketa metodo esperimentalaren oinarria da. Zientzia hauek, halere, ez dira mugatzen egitateen bilduma osatzera;aitzitik,esplikatzen eta ulertzen saiatzen dira, ulergarria gertatuko den sistema batean txertatzen dituzte.Gaur egungo zientziaren teorikoek egitateen ugaritasuna, berez, eragozpentzat hartzen dute aurrerapen zientifikorako. Diotenez, garrantzitsuagoak dira "egitate problematikoak", une bakoitzean indarrean dagoen iritsi edo sineste sistemarekin esplikatu ezin diren edo kontraesanean dauden egitateak.
B.Hipotesiak sortzea. Hipotesiak irudimenezko aieruak dira, susmoak behatu diren dautuen berri ematen dutenak, baina eurak ezin dira behatu eta ez dira izan datu horiek zuzenean iradokiak ere.Egitateen esplikazioak ez daude begi bistan; aurkitu aurretik imajinatu egin behar dira, susmatu.
Sistema matematikoen aplikazioa. Hipotesi bat suposatu ondoren, garatu egin behar da sistema matematiko bat aplikatuz. Modu bakarra zehatz eta esplizituki ezagutu ahal izateko bere baitan gordetzen zituen ondorioak.Bi froga mota:Ikustea ea hipotesiek behar bezala esplikatzen dituzten behatu diren eta abiapuntutzat hartu diren egitate guztiak, sistemaren ondorio logikoen barruan geratzen direlako, bigarrenean berriz, errealitatean existitu beharrekoak direnak, baliozkoak izatea.
Esperimentazioa. Azken urratsa da, eta froga erabakigarria da , metodoari izena ematen diona,aurreikusitakoa errealitatean gertatu behar du.

Entradas relacionadas: