Mikroorganismoen Hazkuntza-Ingurua

Clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,43 KB

Hazkuntza-inguru motak (helburuaren):

-Inguru orokorrak: mikroorganismo gehienek behar dituzten nutrizio-printzipio guztiak eskaintzen dituzte.

-Inguru bereziak: mikroorganismo motaren batean nolabaiteko efektua eragin. a) Inguru aberastuak: garapena sustatzen. Mikroorganismo jakina gainerakoak ugariagoa b) Inguru hautakorrak: Dosi jakinean mikroorganismo batek onartzen baina gainerakoentzat toxikoa. Isolatzeko c) Inguru bereizgarriak: Mikroorganismo mota bakoitzak bertan oinarrituz azken produktu desberdinak sortzen ditu. Mikroorganismo motak bereizteko balio du.

Inguru motak (egoeraren):

-Inguru likidoak: osagai nagusia ura da eta mikrobioen hazkuntza behatzeko erabiltzen dira.

-Inguru solidoak: aurrekoak bezala dira, baina substantzia bat gehitzen da solidotzeko (agar-agarra). Hauek erabiltzen dira bertan garaturiko kolonien morgologia behatzeko.

Hazkundean eragina duten faktoreak

-Tenperatura: mikroorganismo guztiek hazkunde-tenperatura hobezinak dituzte. Tenperatura disgenesikoak (bizitzarekin bateragarriak jarduerarekin ez) eta tenperatura kritikoak (bizitzarekin bateragarriak ez direnak).

-Oxigeno-beharrizana: O beharraren arabera hainbat mota: aerobio hertsiak (asko behar dute), aerobio fakultatiboak (gutxi), anaerobio hertsiak (ezin dira oxigenoarekin bizi) eta anaerobio fakultatiboak (kantitate txikiak).

-pHa: mikroorganismo guztiek daukate pH bitarte hobezina daukate.

Bakterioen populazioaren hazkunde-faseak

a) Hazkuntza-sistema etena: bakterio bat inguru itxian inkubatzea. Hasierako elikagaiak baino ez daude, eta bakterioen metabolismoaren produktuak ez dira bertatik ateratzen.-LATENTZIA: Mikroorganismoek egokitze-aldia behar dute eta ez populazioa ez da hasten.-ESPONENTZIALA: populazioa oso azkar handitzen da hazkundea mugatzen duen faktorerik ez dagoelako-GELDIKORRA: eraturiko zelula berrien eta hildakoen kantitatea orekan dago. Elikagaiak gehitzen ez badira, azkenean baten bat agortu egiten da eta horrela populazioaren hazkundea motelagoa da. Gainera, hondakinezko produktuak metatzen doaz eta baten bat toxikoa izan daiteke edo oxigeno edo pH kopurua alda daiteke eta hazkunde esponentziala amaitzen da.-HERIOTZA: elikagaiak agortu egiten dira eta hondakin kantitate handiak metatzen dira, toxikoak bakterioentzat.

b) Hazkuntza sistema etengabea: hazkuntza-fase esponentzialean gorde daiteke elikagaiez hornituz eta iraizpeneko metabolitoak ezabatuz.

Entradas relacionadas: