Minbizia: Diagnostikoa, Prebentzioa eta Tratamenduak

Clasificado en Deporte y Educación Física

Escrito el en con un tamaño de 2,65 KB

Minbiziaren diagnostiko goiztiarra eta prebentzioa

Tumore gaiztoen kontrako borrokan, oinarria diagnostiko goiztiarra da, orduan oraindik garbi lokalizatuta daudelako eta metastasiaren fase inbaditzailea hasi gabe dagoelako. Minbiziaren kontrako metodo prebentibo nagusi bi daude:

  • Ingurumenean osasunerako kaltegarri eta bereziki minbizi-eragile izan daitezkeen substantziak detektatzeko kontrolak egitea eta minbizia garatzeko arriskua duten populazioei analisi zehatzak egitea.
  • Adin jakin batetik aurrera aldizkako azterketak egitea. Adibidez, bularreko minbizia prebenitzeko, 40 urtetik gorako emakumeek urtero mamografia bat egitea aholkatzen dute adituek, eta prostatako minbizia prebenitzeko, 50 urtetik gorako gizonek urtero PSA proba.

Substantzia antikantzerigenoak

Bestalde, egiaztatuta dago substantzia batzuk antikantzerigenoak direla, DNAren konponketan parte hartzen dutelako edo prozesu promotoreak eragozten dituztelako. Fruituek, barazkiek, oliba-olioak eta arrain urdinak dauzkaten substantziek minbiziari aurre hartzeko balio dezakete.

Tratamendu motak

Tratamendua ez da beti bera, kontuan hartu behar baita zer minbizi mota den, non dagoen eta gorputzean zenbateraino zabalduta dagoen:

Kirurgia

Minbizia leku zehatz batean dagoenean eta metastasirik izan ez denean da egokia tratamendu hau. Adibidez, lurrazaleko minbizi kasu batzuetan, oreztak minbizidunak daudenean eta bularreko minbizi-tumoreetan.

Erradioterapia

Minbizia oso lokalizatuta dagoenean erabiltzen da teknika hau. Gaixoari toki jakin batean erradiazio ionizatzaileak aplikatzen zaizkio (X izpiak, gamma izpiak, elektroiak, protoiak edo nukleo atomikoak); horrela, zelula gaiztoak hiltzen dira eta ugaldu daitezen eragozten da. Erradioterapiak baditu albo-ondorioak, besteak beste, nekea eta larruazala gorritzea.

Kimioterapia

Tumore-zelulak hiltzeko edo haz daitezen galarazteko produktu farmazeutikoak ematen zaizkio gaixoari, adibidez, kloranbuzila. Tratamendu ez-espezifikoa da, eta zatiketa-fasean dauden zelula guztietan eragiten du, gaiztoetan nahiz normaletan; horregatik, tratamendu honekin fisikoki izugarri ahultzen dira gaixoak.

Kimioterapiaren albo-ondorioak

Kimioterapiaren albo-ondorio nagusiak honako hauek dira:

  • Goragalea eta gorakoak.
  • Anemia.
  • Alopezia edo ile-erortzea.
  • Beherakoa edo idorreria.
  • Hemorragiak.
  • Immunitate-ezabatzea, zelula immunogaiei ere eragiten dielako.

Entradas relacionadas: