Mineralak: Definizioa, Sailkapena eta Propietateak

Clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,1 KB

Mineralak

Lurrazalean dauden elementuen konbinazio kimikoz osatutako solidoak dira mineralak. Harriak, bestalde, mineralez osatuta daude. Mineral orok hiru ezaugarri izan behar ditu:

  • Naturala izatea: Laborategietan artifizialki sortutako substantziak ez dira mineralak.
  • Jatorri ez-organikoa izatea: Izaki bizidunek sortutako substantziak ez dira mineralak.
  • Konposizio kimiko homogeneoa izatea: Hau da, mineralaren zati guztiak substantzia berberaz osatuak izatea.

Mineralen konposizioa

Mineralak substantzia puruak dira; hots, substantzia mota bakar bat dute konposizioan. Oso ohikoa da mineralek konposizioan zenbait ezpurutasun izatea. Hala izanez gero, ezpurutasun horiek mineralaren zenbait propietate alda ditzakete.

Mineral amorfoak eta kristalduak

  • Mineral amorfoak: Osagaiak ordenatu gabe dituzten mineralak dira.
  • Mineral kristalduak: Osagaiak ordenatuta antolatuta dituzten mineralak dira.

Silikatoak

Konposizioan nagusiki silizioa eta oxigenoa duten mineralen multzoari deritze silikatoak.

  • Kuartzoa: Granito-harrien mineralik bereizgarriena da. Oso gogorra da, eta urak ez du aldatzen.
  • Feldespatoa: Lurrazaleko harri askoren osagai dira; esate baterako, granitoarena.
  • Mikak: Ugarienak dira hainbat harritan; adibidez, granitoan. Urak aldatu egiten ditu eta buztin-mineral bihurtzen dira.
  • Buztin-mineralak: Lurraren gainazaleko ugarienak eta askotarikoenak dira.

Ez-silikatoak

Konposizioan siliziorik ez duten mineralen multzoari deritze ez-silikatoak.

  • Elementu natiboak: Elementu bakar bat dute.
  • Oxidoak: Oxigenoz eta beste elementu batez osatuta daude.
  • Sulfuroak: Sufrez eta metal batez osatuta daude.
  • Sulfatoak: Formulan sufrea, oxigenoa eta metal bat dute.
  • Karbonatoak: Karbonoa, oxigenoa eta metal bat dute.
  • Haluroak: Metal batez eta kloroz edo fluorrez osatuta daude.

Mineralen propietateak

Propietate horiek konposizioaren eta kristaltze-egoeraren araberakoak dira.

  • Kolorea: Argi zuriz argituta islatzen duten argi mota da.
  • Distira: Argia islatzeko modua da (metalikoa izaten da).
  • Gogortasuna: Material batek beste batzuek marra ez dezaten egiten duen erresistentzia da.
  • Marraren kolorea: Mineralak marratutakoan sortzen den hautsaren kolorea da.
  • Esfoliazioa: Hautsitakoan aurpegi lauko zatiak izaten dituzten propietatea da.

Mohs-en eskala

Gogortasuna adierazteko, 1-etik 10-era bitarteko zenbakiak erabiltzen dira. Mineral orok bere zenbaki bereko edo txikiagoko mineral guztiak marra ditzake, eta zenbaki bereko edo handiagoko guztiek marratuko dute bera.

Entradas relacionadas: