Mineralen Ezaugarriak eta Sailkapena
Clasificado en Geología
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,76 KB
Mineralen Ezaugarriak
Mineralak honako ezaugarri hauek ditu:
- Naturala izatea: Laborategietan eta artifizialki sortutako substantziak ez dira mineralak.
- Jatorri ez-organikoa izatea: Izaki bizidunek sortutako substantziak ez dira mineralak (adibidez, azukrea).
- Konposizio kimiko homogeneoa izatea: Mineralaren zati guztiak substantzia berberaz osatuak egotea.
Mineral Amorfoak eta Kristalduak
Mineralen kanpoko itxura osagaien antolamenduaren araberakoa da. Horren arabera, bi mota bereizten dira:
- Mineral amorfoak: Osagaiak ordenatu gabe dituzten mineralak dira (adibidez, agata).
- Mineral kristalduak: Osagaiak ordenan antolatuta dituzten mineralak dira. Osagaiak horrela egoteak materia kristalinoa sortzen du.
Silikatoak
Silikatoak mineral garrantzitsuak dira:
- Kuartzoa: Granito-harrien mineralik bereizgarriena da. Oso gogorra da, eta urak ez du aldarazten.
- Feldespatoak: Lurrazaleko harrien osagai dira (esate baterako, granitoaren eta basaltoaren osagai).
- Mikak: Ugariak dira hainbat harritan (adibidez, granitoan eta eskistoetan). Urak aldatu egiten ditu, eta buztin-mineral bihurtu.
- Buztin-mineralak: Lurraren gainazaleko ugarienak eta askotarikoenak dira. Izan ere, beste silikato asko, aldatzean, buztin-mineral bihurtzen dira.
Ez-Silikatoak
Ez-silikatoen artean, honako hauek daude:
- Elementu natiboak: Konposizioan, elementu bakar bat dute (urrea, zilarra, kobrea, sufrea egoera puruan daude naturan).
- Oxidoak: Oxigenoa eta beste elementu batez osatuta daude (oligistoa eta hematitea).
- Sulfuroak: Sufrea eta metal batez osatuta daude.
- Sulfatoak: Formulan sufrea, oxigenoa eta metal bat dute.
- Karbonatoak: Karbonoa, oxigenoa eta metal bat dute.
- Haluroak: Metal batez eta kloro edo fluorrez osatuta daude.
Mohs-en Eskala
Mineralen gogortasuna adierazteko, 1etik 10era bitarteko zenbakiak erabiltzen dira Mohs-en eskalaren bidez.
Mineralak Aztertzeko Propietateak
- Kolorea: Argi zuriz argitutakoan mineralek islatzen duten argi mota da.
- Distira: Argia islatzeko modua da.
- Gogortasuna: Material batek beste batzuek marra ez dezaten egiten duen erresistentzia da.
- Marraren kolorea: Mineralak marratutakoan askatzen den hautsaren kolorea da.
- Esfoliazioa: Zati erregularretan hausteko propietatea da.