Mito-logosera: Filosofiaren sorrera eta arrazoiaren bidea
Clasificado en Otras materias
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,28 KB
Mito-logosera: Errealitatearen interpretazioa
Mythos eta logos errealitatea azaltzeko bi modu desberdin dira:
- Logos: Arrazoia, azalpen arrazionala eta kritikoa. Errealitateari egokitua, argudio arrazionaletan eta barne-koherentzian oinarritua.
- Polis demokratikoaren adierazpena: Hiritar guztiei zabaldua, eztabaida publiko eta irekian delibera daitekeena.
- Izatearen azterketa: Errealitatea osatzen duten gauzak aztertzea, natura ikertzea eta erantzun objektiboak ematea.
Mito-logosera pausua
K.a. VI. mendean, Ionia inguruan (Grezia), jakintza mitikoan konfiantza galdu eta azalpen logikoaren erabilera hasi zen. Hau da filosofiaren sorrera.
Baldintza historiko eta sozialak
- Inperioa eta bidaiak: Polisen arteko merkataritza-harremanek herri ezberdinen ohiturak eta erlijioak ezagutzea ekarri zuen, sinesmenak zalantzan jarriz.
- Greziako erlijioaren ahultasuna: Ez zuten apaiz-klase finkorik, ezta testu sakraturik ere.
- Denbora librea: Nekazaritzatik industria eta merkataritzara pasatzeak denbora librea sortu zuen.
- Antolaketa politikoa: Demokrazia zuzena; hiritarrak agoran biltzen ziren legeak eztabaidatzeko.
Filosofiaren ezaugarriak
Filosofia sortzeko beharrezkoak diren ezaugarriak:
- Unibertsaltasun asmoa: Errealitate osoa eta aspektu guztiak sakontasunean aztertzea.
- Jatorria azaltzea: Gauzen funtsa eta iraunkortasuna bilatzea.
Filosofiaren motorrak
- Mirespena: Naturak sortzen duen kuriositatea.
- Zalantza: Aurreko sinesmenak zalantzan jartzea, arrazoi berriak bilatzeko.
Helburuak
- Egiaren bilaketa: Jakin-minak bultzatuta, egiaren bilakaera etengabea.
- Zoriontasunaren bilaketa: Jakitea jakiteagatik eta elkarbizitza hobetzea.
Metodoa: Arrazoimena
Ezagutza iturria arrazoimena da. Zentzumenen atzean dagoen batasuna bilatzen du, physis-a ulertzeko: munduaren aldaketa, aniztasuna, mugimendua eta desberdintasuna aztertuz.