Monarkia

Clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 14,52 KB

Euskeldun Batzokijaren Estatutuak(1894):Testu honek Euskeldun Batzokijaia deituriko elkarte politikoren estatutuak jasotzen ditu.1894ean sortutakoa da zortzi artikuluz osaturik dago.Urte bete besterik ez zuen iraun,hurrengo urtean itxi egin baitzuten.1895.urtean Alderdi Nazionalista fundatu zen Bizkaian,Sabino Aranaren ideologian oinarriturik daude artikulu hauek eta bere proiektu politikoa laburtzeko lelo bat proposatu zuen:Jaungoikoa eta lege zaharrak(foruak).Bizkaia katolikoa,apostolikoa eta erromatarra izango da eta foruak lege nazional euskaldunak izango dira,gehienbat euskal arrazako familiez osatuta egongo da eta euskara izango da hizkuntza ofiziala./Elizak Estatuarekiko duen independentzia aldarrikatzen du eta bi horien arteko harmonia eta elementu zibilak erlijisioaren menpe egotea eskatzen du,erlijio katolikoaren garaipena eta euskal nazionalismoaren garaipena batera badoaz./Hasiera batean Bizkaiara mugatu zen eta bere autonomia partikularra batere murriztu gabe beste herrialdetara hedatu zen Euskalerria izeneko multzoa osatzeko.XIX.mendearen bigarren zatian Euskal Herriko gizartean aldaketa ugari gertatu ziren;adb aldaketa ekonomikoak,sozialak eta ideologikoak gertatu ziren.Hasieran Bizkaian hedatu zen baina 1920.urtetik aurrera beste probintzia batzuetara ere hedatu zen./Industrializazioaren ondorioz gertatu ziren aldaketa demografiko eta sozialak funtsezko izan ziren euskal mugimendu nazionalista garatzeko.Gainera,Sabino Aranaren ideologia integrismoan eta karlismoan oinarritzen zen.Sektore foruzalearekin bat egin zuren baina Sabino Aranaren izaera erradikalagoa zen./Hori dela eta,gaur egun oraindik ere Sabino Aranaren ideologiaren eragina nabari da Euskal Herrian.Pentsamendu hori aurrera eraman duten alderdi politikoen artean EAJ aurkitzen da.Baina horiez gain badira beste korronte nazionalista batzuk adb:EA,ARALAR…La lucha de clases astekariko artikulua(1896-05-23):Testu hau 1896.urteko maiatzaren23an argitaratu zen Bilbon.Testu hau artikulu bat da eta Bizkaiko langileei zuzenduta dago.Maiatzaren1ean meatze eskualdeko langileak Gallartan egindako manifestazio zaratatsuari egiten dio erreferentzia,hango agintariek derrigorrezkotzat jotzen dituzten kuartel eta denda mantentzearen aurka./1890ean meatzeetako langileak greban altxatu zireneko aipamena egiten du eta egungo egoerarekin konparatuz,antzekoa dela esaten du.Nahitaezkoa zen lanean onartua izateko etxe ez higienikoetan bizitza  eta janariak normalean txarrak,denda jakin batzuetan erostea./Bizkaiko meatzeetako langileak grebarako eskubidea aldarrikatzen dute,esklabotasun eta higuingarriaren ikur diren derrigorrezko kuartel eta dendak desagerrarazteko kontzientziarik gabeko zapaltzaileen ase ezintasunaren kontra.Horrez gain,industrializazioak ere zer ikusi handia izan zuen,Euskal Herrien gehienbat.Izan ere.aldaketa handiak eman ziren eta eragina izan zuen Euskadiko bilakaeran.Industria Iraultza sortu zenean,gizarte egitura nagusiak aldatu eta gizarte klase berri bat osatu zen.Gainera,exodo handi bat sortu zen nekazaritza eremuetatik hirietara,non alderdi politiko eta sindikatu berriak sortu ziren./XIX.mendean langile klaseko kide gehienek jarrera pasiboa izan zuten;bizi eta lan baldintza gogorrak zituzten,hala ere,1868ra arte ez zen sortu langile klaseen mugimendu antolatua.Espainiako langile mugimenduak2etapa izan zituen:lehenengo etapa1868ra arte,ez zuen oihartzun handirik izan eta bigarren etapa1868tik aurrera,elkartzeko askatasuna onartu zen eta I internazionalaren eragina zabaldu zen Espainian.Bizkaiaren industrializazioari dagokionez,bi alderdik eduki zuten garrantzia;burdinak eta meatzeak.Handik aurrera,hainbat gizarte matxinada sortu ziren,anarkismoaren eta sozialismoaren eraginez.Aurrez esan dudan bezala,langile mugimenduak bi etapa izan zituen eta testu hau bigarren etapan kokaturik dago,izan ere,1868 urte baino beranduago idatziriko  testua da./Oso garrantzitsua da langileak elkartuta egotea.Gaur egun adb,langile elkarte edo mugimendu sindikal asko daude,horien artean:ELA,LAB,CC.OO…Elkarte hauek beharrezkoak dira langileen eskubideak defendatzeko.Federicho echevarriaren hitzaldia librekanbismoari eta protekzionismoari buruz(1893-12-09):Federico Echevarriak, alderdi liberaleko enpresari euskaldunak, 1893ko abenduaren 9an Bilbon emandako mitinean oinarritutako testu narratiboa , politikoa, ekonomikoa eta historikoa da. Honen helburua protekzionismoaren alde egitea da; izan ere, garai hartan Maria Kristina Habsburgokoa zen erreginaorde. Gainera, garai honek Espainiko Bigarren Industrializazioarekin ere lotura du, Euskal Herrian garantzi berezia izan zuena. Testu publikoa da; izan ere, ekintza publikoa da, bere helburua bertako entzuleei protekzionismoaren murrizketak dakartzan arazoez ohartaraztea eta konbentzitzea izanik./Testu honek ideia nagusi bat argi uzten du: protekzionismoa beharrezkoa dela, Euskal Herrian industrializazioa eman dadin. Protekzionismoaren murrizketak dakartzan ondorioak argi utzi nahi ditu. Defentsa honen arrazioa merkataritza-akordioetan dago, horien artean Espainiaren eta Alemaniaren arteko ituna. Itun honen arabera, protekzionismoak murrizketa bat jasan beharko luke. Hala ere, Federico Echevarriak protekzionismoaren defentsa sutsua egiten du, hari esker Bizkaiako industrializazioak garapen izugarria jasan baitu. Gainera, murrizketa jasatekotan, etorkizuneko planak alde batera geratuko lirateke, bai eta herrialdeak jasango luken eragin kaltegarria agerian jartzen du, horien artean Bizkaian hain garrantzitsuak diren hainbat lantegienak. Hori dela eta, gobernuari Espainia eta Alemaniaren arteko ituna bertan behera uzteko eskatzen dio, librekanismoak nazio guztian eragin kaltegarria izango lukeelako; ez bakarrik Bizkaian, bai eta Madril edo Bartzelona bezalako hiri garrantzitsuetan./Industrializazioa, nekazaritza bizimodua izatetik industriara daraman prozesua, Ingalaterran sortu zen XVIII.mendearen amaieran. XIX.mendean Europan zabaltzen hasi zen, baina mende horren erdirarte ez zen Espainiara iritsi. Espainiako industria bi sektoreetan oinarritzen zen: ehungintza katalana eta Bizkaiako siderurgia. Siderurgia Bizkaian ezarri zen, itsasotik gertu zegoelako, kalitate handiko burdina zegoelako eta lortzeko erraza zelako. Honi esker, gainera, merkataritzak eta komunikazioek ere garapena izan zuten. Hala ere, industrializazioa Europan lehentxeago garatu izanagatik, Espainiak zailtasunak zituen. Industrializazioaren garapena bultzatzeaz gain, Bizkaiako siderurgiak Europako produktuak baina merkeagoak jasotzen zituen. Hala ere, Berrezarkuntza garaian Cánovasen sistemak protekzionismoaren aldeko erregimena ezarri zuen. Arrazoi hori medio, Bizkaiako siderurgiak garapen ikaragarria izan zuen, eta burdin gehien ekoizten zuen probintzia bilakatu zen. Garapena hain izan zen handia, non siderurgia ezagunena zuen probintzia bihurtu zen./Hala ere, nahiz eta XIX.mendean industria-sektoreak garapena izan, industria espainola eta euskalduna ez zeuden prestatuta atzerriko produktu merkeagoei aurre egiteko. Horrez gain, Bizkaiako lantegiak protekzionismoaren menpe zeuden; hau desagertuz gero, industrializazioaren garapena bertan behera geratuko litzateke. Azkenik, protekzionismoak zuen garrantziagatik, burgesiak eta oligarkiak, ehungintza katalanaren eta Bizkaiako siderurgiaren jabeak, protekzionismoaren kontrako jardueraren bat ezartzean kontra egingo zioten Berrezarkuntza garaian, Federico Echevarriaren testu honetan gertatzen den bezala.



Burdinbideen legea(1855-06-06):Testu hau,IsabelII.ak,hau da,Espainiako erreginak onartu eta sinatu duen testu juridiko bat da.Aranjuezen,1855eko ekainaren 6an,hain zuzen ere.Bertan,herritarrei zuzentzen da,gorteek lege berri bat agindu dutela jakinarazteko./Lege honek trenbide berria eraikitzeko jarraitu beharreko peusoak azaltzen ditu.Irizpide horien arabera,eraikuntza gobernuak egiaztatu ahal izango du eta bestela konpainiek eta partikularrek.Beharrezko dirua funts publikoetatik eta atzerriko kapitaletatik lortuko da,estatuaren babesean egongo dena eta gerraren ondorioz enpresariak,baimenetatik libre geratuko dira.Bidesari eta baldintza batzuen arabera eraikiko dira./Progresistek boterea hartu zutenean,bi lege atera ziren:1855ko Burdin bideen legea eta horri esker sortu zen burdinbide sarearen eraikuntza bultzatuko zuen finantza sistema.Bi lege horiek elkar osatzen zuten,burdinbide sareen eraikuntza sastatzea baitzuten helburu biek ere,industriaren eta garraioaren aurrerabidea eta garapena sustatzeko merkataritza elkarteen eraketa errazteaz gainera./Ondorioz,gobernuari ez zitzaion legeriak sortzeko beste erremediorik geratu,garapen maila lortu nahi bat zuen Europarekin lehiatzeko.Baina burdinbideen eraikuntza negozio handia izan arren,ustiapena ez zen errentagarria izan.Alde batetik,1866an krisi bat egon zelako eta bestetik,sektore batzuk egoera txarrean zeudelako,adb ehungintza,laborantza…Krisialdi politiko batek eman zion amaiera IsabelII.aren monarkiari.Hori zela eta,burdinbideak eraikitzeko erritmoa moteldu egin zen.1876ko konstituzioa(1876-06-30):Testu hau,testu juridiko bat da,lege bilduma bat delako 1876ko konstituzioa.Konstituzio moderatua da,aurreko bi konstituzioen laburbiltze bat delako hain zuzen ere.Espainiako errege konstituzionalak,hots,AlfontsoXII.ak sinatu zuena,Madrilen,1876ko ekainaren 30ean.Bertan,herritarrei zuzentzen da,Erresumako Gorteekin batera,agindu eta berretsi duten konstituzio berria zein den jakinarazteko./Konstituzioan agertzen den puntu garrantzitsuenetako bat erlijioa da.Alde batetik,Espainiako lurraldean ezin izango da inor alde batera utzi bere iritzi erlijiosoengatik ezta bere kultura praktikan jartzeagatik.Hala eta guztiz ere,katolikoak ez diren beste erlijio bateko zeremoniak ez dira onartuko.Bestetik,Espainiar orok bere iritzia emateko eskubidea izango du.Gainera,legeak Gorteek eta Erregeak egingo dituzte.Horrez gain,sufragio unibertsala arautu gabe geratu zela dio.Izan ere,bi hauteskunde legeren bidez definitu baitzen eskubide hori:Lehenengo sufragio murriztua ezarri zen eta ondoren sufragio unibertsala berreskuratu zen.Azkenik,esan beharra dago,legeak betearazteko ahalmena erregeak daukala./Seiurteko demokratikoan,Serrano jeneralaren diktaduraren garaian,armadak,Elizak,goi eta erdi mailako klaseak AlfontsoXII.a errege izendatzearen alde egin zuten.Halaxe izan zen,AlfintsoXII.na Espainiako tronuan jarri zen,monarkia berrezarri nahi zuen eta Antonio Canovas del Castillo izan zen aldaketaren sustatzailea.Prozesua konplexua izan zen.Horretarako,alderdi alfontsinoa eratu zen.Bestalde,berrezarkuntzako proiektuaren oinarrizko ideiak,Sandhuisteko Adierazpenean bildu ziren.Ideia horiek,Canovasek idatzi zuen eta AlfontsoXII.nak sinatu egin zituen.Adierazpen horretarako puntu bat honako hau izango litzateke:1845eko eta 1869ko konstituzioak gainditzea.Hori dela eta,1876ko konstituzioa sortu zen.Horrez gain,bi alderdi sortu zirela esan behar da;kontserbadorea eta liberala.Alderdi kontserbadorean,alderdi moderatukoak izandakoak zeunden,baita sektore konstituzional eta progresistakoak.Alderdi liberala aldiz,geroago sortu zen.Bertan,progresista eskuindarrak eta Batasun Liberaleko sektore aurrerakoiak bildu ziren./1876ko konstituzioa izan da Espainiako historian indarrean denbora gehienez egon dena.Orduan,Primo de Rivera jeneralak diktadura ezarri eta konstituzioa bertan behera utzi zuen.Hori gertatu ondoren,Espainian egonkortasuna lortu zen.Vicente Blasco Ibañezen el intruso elebarriaren pasartea(1904):1904an Vicente Blasco Ibáñezek, XIX.mendeko idazleak, idatziriko El Intruso obraren pasarte bat da honako hau, testu narratibo, sozial eta historikoa, hain zuzen ere. Pasarte honekin garai hartako arazo sozialak argitara eman nahi ditu; gehienbat, Bizkaia modernoko arazo sozialak. Testu publikoa da, obra bat denez, edonork irakurtzeko idatzi zuelako Vicente Blasco Ibáñezek. Helburu  nagusia XX. mende hasieran Bizkaiako meatzarien egoera txarra salatzea eta euren elikadura kaskarra eta lan-modua argitara ematea./Testuan zehar, ideia nagusi bat jorratzen da: XX. mendearen hasieran Bizkaiako burdina metzeetan lan egiten zuten langileen egoera, oinarria garaiko “peoien etxea”-n eginez, eta protagonista nagusitzat Aresti izeneko pertsonaia hartuz. XX. mendeko burdina metzeetan lan egiten zuten langileen egoera kaskarra aldarrikatzen du. Euren lantokia eta ingurune latza deskribatzen ditu, bai eta bizitza aurrera ateratzeko jasan beharreko momentu gogorrak (elikadura eta bizileku txarra,…): “Izerdiz edo euriz bustitako jantziak soinean zituztela”, “ordu gutxi batzuk igaro ostean, ezin arnastuzkoa bilakatzen zen”, “zaila zen lan hark merezi zituen eskubideak eskuratzea”…etab. Hala ere, argi ikus daiteke azkeneko esaldiaren garrantzia. Izan ere, oso lan zaila zen; hala ere, zaila izanagatik, langileek ez zuten merezitako eskubiderik izaten./Industrializazioa Ingalaterran sortu zen XIX. mendearen amaieran. Hala ere, XIX. mendearen erdirarte ez zen Espainiara iritsi. Garai hartan Bizkaiako siderurgia zen nagusi; izan ere, meatzeak portuetatik gertu zituen, itsasotik gertu zegoen, eta garrantzitsuena, kalitate handiko eta lortzeko erraza zen burdina zegoen, Europako beste lurraldeetan baino gehiago. Hortaz, siderurgiaren garapena oso garrantzitsua izan zen Bizkaian, Bilbon gehienbat. Ustiatuta mea gehiena burdina zen. Euskal siderurgia Bilboko itsasadarrean garatu zen. Gainera, Bilbon Labe Garaia eraiki zen. Guzti honi esker biztanleriaren garapena nabarmena izan zen, eta hainbat eta hainbat immigrante heldu ziren. Horrez gain, meatzariek lan egiteko lekuak ere sortu ziren: baldintza txarretan zeuden, higiene egoera txarra izanik. Gainera, langile askok elkarren gainean egin behar izaten zuten lo, ia lekurik ez zegoelako. Horrez gain, elikagaiak ere oso kalitate txarrekoak ziren, eta euren prezioak, aldiz, oso altuak. Bizi maila kaskarra zuten. Hori gutxi balitz, lan orduak hamaika ordukoak izaten ziren, inolako deskantsurik gabe. Halere, 1890eko grebarekin gehienez hamar ordu ezarri ziren. Hala ere, oso egoera txarrean bizi ziren garai hartako langileak./XIX. mende erdian hasitako burdinaren ustiapenak ikaragarrizko garrantzia izan zuen; hari esker, Bizkaiako industrializazioaren garapena nabarmena izan zen. Gainera, 1855ean “Bessemer” makina sortzearekin batera, burdinaren esplotazioak gorakada gehiago izan zuenez, makina berezien beharra sortu zen. Horrez gain, testuan horren argi gelditzen den langileen egoera txarragatik, sozialismoaren eta komunismoaren eragina zuen langile-mugimendua sortu zen, horri aurre egiteko helburuarekin.

Entradas relacionadas: