Mugikorren debekua ikastetxeetan: neurri egokia?

Clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,41 KB

Mugikorren debekua ikastetxeetan

Gaur egun, mugikorrekiko daukagun menpekotasuna ezin du inork ukatu. Bai gaztetxoek bai helduek, denok dugu mugikorrekiko harreman estua eta beti eramaten ditugu gurekin edonora. Gauzak horrela, Frantziako gobernuak erabaki ausarta hartu zuen orain dela bi urte: mugikorrak debekatzea, bai ikasgelan bai jolastokian. Baina, neurri onuragarria al da?

Ikasgelako kontzentrazioa eta irakasleen lana

Hasteko, nire ustez, mugikorren erabilera debekatzeko arrazoi nagusia ikasleek duten adikzioa da. Gelan ikusi daiteke kontzentratzeko ahalmena galdu egin dela eta izugarrizko ahaleginak egin behar dituzte irakaslearen azalpenak jarraitzeko. Baita ere esan behar da ikasle batzuek badituztela kontzentrazio arazoak; beraz, mugikorrak gainean edukitzeak gehiago eragozten die ikasketetan.

Irakasleen ikuspuntutik ikusita, beraiek duten lanaz aparte, mugikorren erabilera kontrolatzen edo konfiskatzen hasi behar al dute? Gainera, irakasleen ustez, mugikorrak erabiltzeko arriskua azterketetan handia da. Beraz, alde horretatik, neurri zentzuduna dela esango nuke.

Jolas-orduak eta harreman sozialak

Bigarrenik, jolas-denboran ere mugikorra debekatzea ondo deritzot. Denok ibiliko bagina eskuko telefonoarekin gure une librean, ez genuke ez kirolik ez besteekin hitz egiteko momenturik edukiko; denok egongo ginateke parkean ikusten ditugun lagunak bezala, hau da, bakoitza bere tresnarekin konektatuta.

Askok uste dute oso garrantzitsua dela bai Lehen Hezkuntzako ikasleek, bai Bigarren Hezkuntzakoek, beraien artean hitz egitea edo kirola egitea, inongo distrakziorik gabe. Asko ikasten da besteekin erlazionatzen garenean:

  • Sortzen diren arazoei aurre egiten.
  • Besteek daukaten nortasuna ikusten eta ikasten.

Horrela, urte hauek oso garrantzitsuak dira pertsona bezala garatzeko, eta hori besteekin ditugun harremanetan sortzen da. Badirudi, beraz, mugikorra onurarik gabeko distrakzio bat dela.

Ondorioa

Amaitzeko, lehenago azaldutako argudioak jarraituz, positibotzat hartzen dut mugikorrak ikastetxeetan debekatzea. Telefono hauek etxean uzteak lasaitasuna ekartzen du, sortzen dituzten arazoak saihesten direlako. Honen ondorioz, ikasleen arteko erlazioa autentikoagoa da, beste energia bat dagoelako: adikziotik guztiz libre, elkarrekin gehiago hitz egitea edo gelan gehiago kontzentratzea irabazten baita.

Entradas relacionadas: