Municheko Erabakia (1962): Analisia eta Eskaerak
Clasificado en Historia
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,46 KB
Testuaren Aurkezpena
Aztergai dugun testua, Europar Mugimenduaren Kongresuak Munichen hartutako Erabakiaren (1962-06-08) zati bat da. Testua kokatze aldera, jatorria, edukia eta formaren aldetik, testu historikoa da (lehen mailako iturria), politikoa eta zirkunstantziala.
Egilea eta Hartzaileak
Egilea, Municheko Europar Mugimenduaren Kongresuan batu ziren Espainiako 118 ordezkariak izan ziren. Hain zuzen, frankismoaren aurkako barneko 80 ordezkari bildu ziren eta kanpoko 38 ordezkari.
Municheko Erabakiaren hartzaileak, berriz, Espainiako eta Europako herritarrak izan ziren; halaber, erregimen frankistaren agintari politikoak hartzailetzat hartu behar dira. Beraz, testu publikoa da.
Dokumentuaren Helburua
Dokumentuaren helburu nagusia zera izan zen:
- Batetik, nazioarteko iritzi publikoaren aurrean salatzea 1962an Espainian ohikoa zen zapalketa-egoera.
- Bestetik, erregimen frankistako agintariei jakinaraztea zer baldintza bete behar zituzten Europako erakundeetan sartzeko.
Testuaren Analisia eta Baldintzak
Testuaren analisian, garai hartan, Mendebaldeko Europako estatuetan sistema liberal demokratikoak nagusitzen ziren, eta giza zein gizarte-eskubideak bermatuta zeuden. Municheko Erabakiek agerian utzi zuten Espainiako frankismoak demokrazia bidean aurrera egin behar zuela Europako erakundeetan parte hartu eta Merkatu Komunean sartzeko.
Horren ondorioz, dokumentuan bost puntuko zehaztapena jasotzen da:
Bost Puntu Nagusiak
- Lehen atala: Herritarren borondatean oinarritutako erakunde eta gobernu demokratikoak ezarri behar dira.
- Bigarren atala: Norbanakoen oinarrizko eskubideak errespetatu behar dira; herritarrek askatasunean eta zentsurarik gabe bizitzeko eskubidea dute.
- Hirugarren atala: Estatu barruko komunitate bereizien nortasuna onartu eta errespetatu behar da.
- Laugarren atala: Langileen eskubideak bermatu behar dira; sindikatu libreak sortzeko eta greba egiteko aukera izan behar dute.
- Bosgarren atala: Ideologia guztietako alderdi politikoak sortzea zilegi izan behar da, Falange alderdiaren monopolioa amaituz.