Musika Klasikoa: Orkestraren Eboluzioa eta Konpositore Handiak

Clasificado en Música

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,52 KB

Musika instrumentala

Orkestraren garapena

Mannheimgo eskolako konpositoreek orkestrarako musikaren oinarriak finkatu zituzten eta forma berriak egokitu zizkioten. Sonata eta sinfoniaren eskema zehatzez gain, orkestraren erabilpena guztiz aldatu zuten. Vienako eskolak Mannheimgo eskolatik orkestrarako esperientzia jaso eta sortu berria zen sinfoniaren arintasuna eman zion.

1750. urtean, orkestra honela zegoen antolatuta: harizko taldea, klabezina eta, beharren arabera, oboe eta fagotak. Batzuetan, txirula eta tronpetak erabiltzen hasi ziren.

Orkestraren osaketa

  • Haria: 1. biolinak, 2. biolinak, biolak, biolontxeloak eta kontrabaxuak.
  • Haizea: Flauta, oboeak, fagotak, klarineteak eta, mendearen bukaeran, tronboiak, flautina, kontrafagota, tronpak eta tronpetak.
  • Perkusioa: Tinbalak.

Bachen garaian 20 lagunek osatzen zuten orkestra, Händelekin 32, eta klasizismo garaian 50-60 musikari izatera iritsi zen XVIII. mendean. Musikariak bi taldetan banatzen ziren, elkarri begira oholtzaren alde bakoitzean. Orkestraren zuzendaria, ordura arte, klabe-jolea edo organo-jolea zen eta bere instrumentutik zuzentzen zuen. Geroago, biolinak garrantzia hartu zuen eta biolin-jolea izan zen arkuaren bidez orkestra zuzentzen zuena.

Haydn, Mozart eta Beethoven

Antzekotasunak

  • Haydn beste bien maisu izan zen.
  • Hirurak Vienan bizi ziren.
  • Hiruren artean eboluzio argia ikusten zen.
  • Hiruretan musika argia eta erraza adierazten da.
  • Hirurek beren obra gehienak sonata forman oinarritu zituzten.

Ezberdintasunak

Haydn

  • Bere musika argia eta erraza zen; arau klasikoak errespetatzen zituen.
  • Operan ez zuen ezer apartekorik egin. Erritmo erregularra eta armonia gardena zituen.

Mozart

  • Bere izaera graziosoa eta dotorea zen, erabili zituen apaingarriak bezala.
  • Opera komikoan lan handia egin zuen. Bere bizitzaren tristura eta penak ez ziren musikan azaltzen. Familiaren maitasunera oso lotua zegoen.

Beethoven

  • Bere musika sakona eta indartsua izan zen. Ez da azaleko musika dotorea, bere sentimenduen ispilu baizik. Arau klasikoak onartu zituen.
  • Bere musika instrumentala zen garrantzitsuena, ez opera. Familiaren maitasunetik guztiz bereiztuta zegoen.
  • Gai baten garapena inork baino hobeto egin zuen eta sonata formaren bi gaiak oso ondo kontrastatzen zituen.

Entradas relacionadas: