Musika klasikoaren ezaugarriak

Clasificado en Música

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,8 KB


BEETHOVEN: Ludwig van Beethoven (Bonn, Alemania, 1770eko abenduaren 16a - Viena, Austria, 1827ko martxoaren 26a) musikagilea izan zen, klasizismotik erromantizismorako aldaketaren aitzindari nagusietakoa. Haren lanen artean, nabarmentzekoa da Bederatzigarren Sinfonia, Europar Batasunak ereserkitzat hartua. Txikitatik musikarako gaitasun berezia erakutsi zuen. Vienara joan zen eta Mozarten eta Haydnen eskutik klaseak eman zituen. 1795. Urtean gortasunaren lehenengo sintomak azalarazi zituen, baina horrek ez zion eragotzi musika sortzen jarraitu. Musikagilerik hoberena bezala hartzen dute aditu askok.

Hirugarren Sinfonia, Beethovenek idatzitako hirugarren sinfonia izan zen (Eroica izenarekin ere ezagutzen da, italierazko "heroiko" hitzetik). Lehenengo biak, oraindik, sinfonia klasikoaren oinordeko ziren, baina hirugarren honetan, konposatzaile alemaniarrak klasizismo hori alde batera utzi zuen, eta Erromantizismo garaiko sinfoniaren lehenengo aurrekari bihurtu zuen bere hirugarrena zen hau. 1802. urtean hasi zen sinfonia hau idazten, eta 1804. Urte aldera amaitu zuen. Hasiera batean, Napoleon Bonaparte frantziar generalari eskeinia zihoan, baina, honek bere burua Frantziako enperadoretzat koroatu zuenean, Beethovenek, haserre bizian, eskaintza hori ezabatu egin zuen, Eroica izena jartzeko. Azkenean, Joseph Franz von Lobkowitzi eskainia izan zen sinfonia hau. Vienako Theater an der Wien antzokian estreinatu zen, lehenengo aldiz, Beethovenen hirugarren sinfonia hau, 1805. Urteko apirilaren 7an, konposatzailea bera, orkestraren zuzendari bezala zegoelarik.





Entradas relacionadas: