Nahitaezko desjabetzea: kontzeptua eta prozedurak

Clasificado en Formación y Orientación Laboral

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,67 KB

Nahitaezko desjabetzea

Nahitaezko desjabetzea: Administrazioak, legeak ahalmena ematen dionean, pertsona edo pertsona-talde bati ondasun, ondare-eskubide edo ondare-interes baten gabetzea, onura publiko edo gizarte-interesak exijitzearen ondorioz eta legeak ezarritako prozedura jarraituz.

Historia eta bilakaera

Ez da orain sortutako kontzeptu bat. XVIII. eta XIX. mendeetan ere ezagutzen zen, baina garai hartan desjabetzea oso salbuespeneko kasuetan erabiltzen zen; jabetzaren muga negatibo bat bezala aurreikusten zen.

XX. mendean desjabetzearen ikuspegia erabat aldatzen da eta botere publikoen esku dagoen tresna positibo bat izatera pasatzen da.

Non arautzen da?

33. artikuluan jasotzen da; garrantzitsuenak, ordea, 1954ko Legea eta lege horrek garatzen duen araudia (1957koa) dira. Desjabetzea zilegia izateko bermeak: gizarte-interesa edo onura publikoa egon behar da (causa expropiandi). Berme horiek deklaratuta, prozedura hasten da: bi modalitate daude, orokorra eta premiazkoa. Desjabetzea guztiz zilegia izateko balorazioa (tasazioa) zehaztu behar da.

Desjabetzearen subjektuak

  1. Desjabetzailea

    Desjabetzailea da ahal duen tituluduna, hau da, Administrazioa. Salbuezpenez, legegileak ere erabaki dezake desjabetzea aurrera eramatea.

  2. Onuraduna

    Onuradunak desjabeturiko ondasun edo eskubidea eskuratuko du. Askotan administrazio bera izango da onuraduna; beste administrazio publiko bat ere izan daiteke. Gizarte-interesaren kasuan, onuraduna pertsona fisiko edo juridiko bat izan daiteke.

  3. Desjabetua

    Desjabetua da ondasun, eskubide erreal edo interes ekonomikoen titularra, eta hark jasan behar du gabetzeak suposatzen duen kaltea. Pertsona fisiko edo juridikoa izan daiteke, administrazio publikoak barne. Bere izaera erreala da, desjabetzen den ondasun edo eskubidearekin duen loturagatik.

Presazko desjabetzea

Presazko desjabetzea: lehenik okupatu egiten da eta ondoren ordaintzen da. Ministroen Kontseiluak bakarrik deklaratu dezake. Presa hori kasuz kasu ongi justifikatuta egon behar da.

Presazko desjabetzearen prozedura Desjabetapen Legeak bere 52. artikuluan xedatzen du, salbuespenezko prozedura gisa xedatuta. Hala eta guztiz ere, gaur egun praktika erakusten du hori dela Administrazioak desjabetzapenak aurrera eramateko jarraitzen duen bide ohikoena.

Prozedura hau orokortzen ari da.

Entradas relacionadas: