Napoleon Bonaparte eta Europa: Iraultzaren Ondorioak eta Bilkura Kongresua (1789-1848)

Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Historia

Escrito el en euskera con un tamaño de 4,66 KB

Napoleon Frantzian

Kontsulaldia errejimen pertsonalista zen, Napoleonen politika-gaitasunean oinarritua. Protagonismoa eta botere bereganatu zuen. Bigarren koalizioari aurre egiteko, Napoleon Italiara joan eta garaipena lortu zuen. Horretaz baliatuz, bere burua bizitzarako kontsul izendatu zuen.

Zenbait erreforma egin zituen, Frantzian liberalismoa sendotzeko. Legeak modernizatu zituen Kode Zibilaren bidez, eta Frantziako ekonomia erreformatu zuen: Frantziako Bankua eta merkataritza-kodea sortu zituen. Hezkuntza publikoa sustatu zuen. Noblezia berria eratu zuen, meritu zibil eta militarretan oinarrituta.

Napoleon Europan

Hirugarren koalizioa eratu zuten Austriak eta Errusiak. Napoleonek errepublika imperio bihurtu zuen. Ontzidi ispano-frantsesa Trafalgareko gudan porrot egin zuen.

Gero, Napoleonek laugarren koalizioa garaitu zuen eta Tilsiteko bakea sinatu zuen. Napoleonen kanpo-politikak bi ardatz izan zituen: Errusiarekin aliantza eta Britainia Handia isolatzea. Napoleonek Kontinenteko Blokeoa ezarri zuen Britainiaren aurka. Portugalek blokeoa ez onartzea erabaki zuen, eta Napoleonek Portugal eta Espainia inbaditzea erabaki zuen (1808).

Errusiak Frantziarekiko aliantza utzi eta Britainiarekin merkataritza hasi zuen. Napoleonek Errusia inbaditu zuen (1812), baina porrot egin zuen. Hau Inperioaren amaiera eta hasiera izan zen. Bosgarren koalizioa eratu zen, eta honek Frantziako tropak garaitu zituen Leipzigeko guduan. Aliatuek Paris inbaditu zuten, eta Napoleon abdikatu zuen (1814) eta Elban exiliatu zen. Ehun egunez berreskuratu zen tronua, baina behin betiko garaitu zuten Waterloon (1815).

Berrezarkuntza

Berrezarkuntzaren garaian, aintzinako erregimeneko monarkek botere berreskuratu zuten. Batzuetan, monarkek gutun aitortuak aldarrikatu zituzten, eta halaxe onartu zizkioten jendeari zenbait eskubide. Hala egin zuen Frantziako Luis XVIII.ak, Napoleonen ondoren botere berreskuratzean.

Vienako Biltzarra

Napoleon garaitu ondoren, potentziek lurralde-banaketa antolatzen saiatu ziren, bakea iraunkorra bermatzeko eta iraultzak eragozteko. Vienako Biltzarrean Europako mapa berria eratu zen: estatu kopurua murriztu eta Frantziaren zabalkundea geldiarazteko helburuarekin.

Hiru aldaketa nagusi izan ziren:

  1. Frantzia iraultza aurreko mugetara itzuli zen.
  2. Frantziaren zabalkundari aurre egiteko, estatu tapoi sendoak ezarri ziren.
  3. Austriak, Prusiak eta Errusiak zenbait lurralde bereganatu zituzten.

Banaketa orokorra egon zen. Vienako Biltzarrak bilerak egitea erabaki zuen, potentzien artean.

Aliantza Santua

Prusia, Errusia, Austria eta Frantzia. Antiliberala zen. Tronuaren eta aldarearen arteko aliantza sortu zuten; erregeen jainkozko eskubidea eta monarkia babestea onartu zuten.

Aliantza Laukoitza

Britainia Handia, Austria, Prusia eta Errusia. Vienako Biltzarrean sortutako ordena defendatzea zuten helburu.


Kontzeptuak

Estatu federala: zenbait lurralde-erakundez osatutako estatua. Hauek nolabaiteko autogobernua dute, baina estatu zentralaren menpe.

Konstituzioa: estatu baten lege nagusia. Bertan herritarren eskubideak, gobernuaren forma eta botereen arteko loturak adierazten dira.

Nazionalismoa: Napoleonen ediktuan zuen jatorria, ediktu horrek naziokidetza sentimenduak areagotu baitzituen.

Neoklasizismoa: Frantziako Iraultza hasi zenean, arte estilo nagusia zen. Arkitekturan, Garaipen Arkua adibide nabarmena da (XIX. mendea).

Erromantizismoa: Gerra napoleonikoak zirela-eta, ekialdeko kulturaren berri izan zen, eta kultura hori Europako eraginen mende izaten hasi zen. Ez dauka arau zehatzik.

Amerika

Ameriketako Estatu Batuak (1773-1776)

Ez zeukaten diputaturik. Te matxinada, Timbre legea, gerra, Versailles.

1. Konstituzioa - AEB sortu - Frantziako Iraultza, ideia liberalengatik.

Frantzia (1789)

Uzta txarra, goseak, miseria.

Estatu Orokorra - Konstituzio gilea - Lege gilea - Konbentzioa - Direktorioa - Kontsulatua.

Errepublika sortu - Erregea kanporatu.

Burgesak (1820-1830-1848)

1. Liberalismoa 2. Nazionalismoa 3. Antzinako erregimenen kontra 4. Monarkia.

1. Espainian 2. Frantzian absolutismoa kendu - Luis XVI ezarri. Belgika independizatu. 3. Frantzian Luis XVI kendu.

Estatu batzuk independizatu - Ideia sozialistak sortu - Langileen iraultza.

Hispanoamerika

San Martin: Argentina, Txile. Simon Bolivar: Kolonbia independentzia lortu, Venezuela, Ekuador.