Narrazioa: Pertsonaiak, Espazioa eta Gabriel Aresti

Clasificado en Ciencias sociales

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,23 KB

Narrazioaren Pertsonaiak eta Ezaugarritzea

Pertsonaia Motak eta Eginkizunak

Pertsonaia nagusia: Narrazioaren erdigunea da, borobila, eta narrazio osoa aurrera eramaten laguntzen duena.

Antagonista: Pertsonaia nagusiaren aurkaria da.

Bigarren mailako pertsonaia: Garapenik ez duen pertsonaia da, laua eta sarritan arketipoa dena.

Konpartsa: Unean-unean azaltzen diren pertsonaiek hartzen duten izena.

Ezaugarritze Teknikak

Zer da ezaugarritzea? Pertsonaiei beren ezaugarri fisiko eta psikologikoak ematea da.

  • Ezaugarritze zuzena: Pertsonaien xehetasunak kontalariak, beste pertsona batek edo pertsonaiak berak ematen dituenean.
  • Zeharkako ezaugarritzea: Pertsonaiaren xehetasunak bere erreakzioen bitartez, hitz egiteko moduagatik edo bere ekintzengatik ematen direnean.

Espazio Motak Narraziogintzan

Espazioaren barruan elementu hauek sartzen dira: toki fisikoak, gaua eta eguna, eguzkia eta ilargia, euria eta lainoa, hotza eta beroa.

Espazioaren Sailkapena

  • Espazio erreala: Istorioa benetako tokietan gertatzen denean. Adibidez: Gasteiz.
  • Alegiazko espazioa: Benetan existitzen ez denean, baina benetako tokietan oinarrituta dagoenean. Adibidez: Atxagaren Obabakoak liburuko Obaba herria edo Gotham.
  • Fantasiazko espazioa: Existitzen ez denean eta egiaren antzik ere ez duenean. Adibidez: Narnia.

Gabriel Aresti eta Euskal Poesia

Gabriel Aresti Bilbon jaio zen eta euskal poesia modernoaren berriztatzaile handia izan zen. Bere poesia-lanik ezagunena Harri eta Herri da. Bere obrak herri-literaturaren eta bertsolaritzaren eragin nabarmena du.

"Ave Maria" Testuaren Analisia

Narrazio hau Donibane Lohizuneko hondartzan (plaian) gertatzen da. Bertan, itsasoko apar zuriak haur baten begitartea bezain goxo ezartzen zuen hondartza. Itsasoak, bere mugimenduen bidez, orrazi xehea pasatua ematen zuen hondartza horian.

Entradas relacionadas: