Nazio intereseko industriak babesteko legea

Clasificado en Plástica y Educación Artística

Escrito el en vasco con un tamaño de 1,77 KB

Gurutzada loriatsuan garbi geratu zen nazioaren bizitzarako gerrarako behar diren industriak eta ezinbesteko lehengaiak lurraldean izatea zein garrantzitsua zen. Gainera, Gerra Zibilaren ondorengo egoera ekonomikoa oso txarra denez, Francok barne merkatua bultzatzea agindu du, produktu guztiak Espainian ekoiztea (autosufuzientea izatea), honetarako Nazioaren interesa babesten duten enpresa partikularrei laguntzak eskainiz, egoera hobetu dadin. Hori dela eta, lau lege azaltzen ditu. Lehenik, industria bat “nazio intereseko” deklaratu ahalko da, dagozkion papelak bete ondoren, herrialdean industria bat ezartzea beharrezkoa bada, eta horretarako ekimen partikularra sustatu beharra badago (pribatizazioaren alde dago). Bigarrenez, “nazio -intereseko” deklaratutakoan, 15 urtez onura batzuk izango ditu; hala nola, zorren erdia murriztea, Estatuak haren kapitalari urteko gutxieneko etekinbat bermatzea (%4rainokoa), eta industriarako beharrezkoak diren gauzak inportatzean adueanetan deskontua. Onura guzti hauen ordez, estatuak industrian esku hartzeko aukera izango du. Honek guztiak hainbat ondorio izan zituen. Alde batetik, Franco industria pribatizatzearen alde jartzen da, eta Gobernuaren paperaren garrantzia indartzen da, esku-hartze handia baitu. Bestetik, prezioen kontrolak eta errazionamenduen liburuxkek merkatu beltza sortzea ekarri zuten


Entradas relacionadas: